CD Brea - Bilbao Athletic
Jardunaldia 34
2. RFEF

CD Brea - Bilbao Athletic

CD Brea
CD Brea
05
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Izeta 3'26'72'
  • Palacín 30'
  • Duñabeitia 55'

KokapenaPiedrabuena , Brea de Aragón

Bilbao Athleticek Brean lortutako garaipenarekin borobildu du bere denboraldi bikaina

Bigarren talde zuri-gorria nagusitu da Piedrabuenan, Segunda Federacioneko azken partidan garaipen sendoa lortuta

Bilbao Athleticen itxiera ezin hobea denboraldi ikusgarrirako. Lehoikumeek Brea sendo garaitu zuten Espainiar Estatuko futboleko hirugarren mailara, Primera Federacionera, itzultzea lortu zuten urteari itxiera emateko. Bigarren talde zuri-gorriak 82 punturekin eta bere Segunda Federacion txapelketako multzoko lider gisa amaitu du denboraldia. 

Bilbao Athleticen kontrolpeko partida izan zen, eta modu onenean hasi zen: gola sartuz. Izetaren gola, markagailua irekitzeko, 3. minutuan, Mattheusen pasearekin. Lehoikumeek euren nagusitasuna erakutsi zuten berdegunean eta atsedenaldiaren aurretik Izetaren binakoa iritsi zen, Mattheus ere bertan zela, eta Palacinen gola, oso ona, baloia loratuz atezainaren aurrean. Gol gehiago izan zitezkeen kanpoko taldearentzat. 

Bigarren zatian, Duñabeitiak errenta handitu zuen kornerrean egindako burukada gogor batekin eta Izetak bere hirugarren gola lortu zuen bere hat-trickarekin gol-festa borobiltzeko. Lehoikumeek denboraldi bikain bati amaiera ezin hobea eman zioten, bi data falta zirenean igoera lortu baitzuten. Bilbao Athleticek agur esan dio denboraldi honi. Hurrengoan Primera Federacionen jokatuko du, Estatuko futbolaren hirugarren mailan.