This website uses its own 'cookies' as well as those of third parties in order to offer better service and experience. By browsing our website or using our services you accept the use we make of said 'cookies'. However, you can change the 'cookies' configuration at any time. ok
.: Athletic Club - Official Site :.
EUSKARA     CASTELLANO     FRANÇAIS     ENGLISH
SHOP  |  TICKETS
Twitter  Facebook  Google +  Youtube  Instagram
ATHLETIC CLUB
TUESDAY, 25 SEPTEMBER 2018
KODE ETIKOA

1. APLIKAZIO ESPARRUA.

Kode hau aplikatu beharrekoa da eta jarraian aipatzen diren pertsona taldeei eta erakundeei eragiten die:

• Zuzendaritza Batzordeko kideak.
• Diziplina Batzordeko kideak eta Clubeko apelazio batzordeko kideak.
• Athletic Clubeko langile eta zuzendaritzako kide guztiei.

Goian aipatutako pertsona eta elkarteen erantzukizuna da, clubean betetzen duten funtzioa edozein dela ere, kode hau bete eta betearaztea. Ez da inolako urraketarik onartuko eta langileren batek jarduera susmagarriak, legez kanpokoa edo kodearen aurkakoak salatzen baditu zigorra jasoko du.

2. JOKABIDE ENPRESARIALA ETA SOZIALA.

Athletic Cluben jarduerak arautuko dituen jokabidea honako atal hauetan nabarmenduko da:

2.1.- Zuzendaritza organoan barne funtzionamendua.

Zuzendaritza batzordeko edo Athletic Clubeko zuzendaritzako karguak betetzea betebehar hauek betetzea esan nahi du:

• Kargua betetzea enpresa ordenatu baten modura eta bazkideekiko eta klubaren interesekiko leialtasunez.
• Funtzioak betetzeko garaian indarrean dagoen legedia errespetatzea.
• Klubari dagokion informazioari buruzko erretserba eta konfidentzialtasuna betetzea, baita bere organoan deliberazioak ere, funtzioak utzi ondorenean.
• Zuzendaritzako kideek ezingo dute funtzio edo kargurik izan zuzenean edo zeharka Athletic Cluben jarduera edo interesekin talka egin dezaketen beste erakunde, enpresa edo elkarteetan.

Alde horretatik, edozein kargu, lanpostu edo lankidetza onartu aurretik, eremu pribatu edo publikokoak, Clubeko zuzendaritza batzordearen baimena idatziz eduki beharko du.

• Zuzendaritza batzordeari jakinarazi ezagutzen duen eta Clubaren interesekoa izan daitekeen edozein negozio aukera.

2.2.- Langileekin eta langileen arteko harremanak.

• Errespetuzko eta berdintasunezko tratua.

Athletic Clubek konpromisoa hartzen du zuzendaritzako kide eta langile guztiei lan baldintza duinak eta justuak emateko. Era berean, ez da onartuko jarrera neurriz kanpokorik, aurkakorik edo iraingarririk eta ez da onartuko bazterketarik arrazagatik, sexuagatik, joera sexualagatik, sinismenagatik, ideologiagatik, erlijioagatik, jatorri sozialagatik, elbarritasunagatik, nazionalitateagatik, adinagatik edo beste edozergatik kluba osatzen duten kideen artean, duen kargua edo kualifikazioa edozein dela ere.

Clubek laneko edozein jazarpen ere gaitzesten du, izan izaera sexualekoa edo ez.

• Aukera berdintasuna.

Langile guztiek aukera berberak izango dituzte garapen profesionalerako, beraz, promoziorako erabakiak hartzeko garaian irizpideak formazio, merituak, ahaleginak, eta beharrezkoa balitz dohainak eta lidergoa trebetasunak izango dira, beti modu objektiboan baloratuta.

• Giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak.

Athletic Club osatzen duten kide guztiek eta bakoitzak 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen unibertsalean jasotzen diren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak zorrotz errespetatu behar dituzte, baita 1966ko abenduaren 16ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna,1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmena, 1978ko Konstituzioa eta oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoan babestea helburu duen beste edozein araudi ere.

• Oreka pertsonal eta profesionala sustatzea.

Athletic Club jakitun da funtzioak modu egokian betetzeko oso garrantzitsua dela langileek bizitza pertsonal osoa izatea.

Era berean, Athletic Clubek badaki zein zaila den lana eta familia uztartzea oso zaila dela. Horregatik, bere helburuen artean dago bizitza pertsonala eta profesionalaren arteko oreka sustatzea, ahal den neurrian langileen eta zuzendaritzako kideen egoera pertsonaletara eta familiarretara egokituz.

2.3.- Hirugarrenekin eta merkatuarekin harremanak.

Hirugarrenekin, alegia hornitzaileekin, bezeroekin, lehiakideekin eta bazkideekin, zein inbertsiogileekin eta klubaren jarduerarekin zerikusia duen merkatuaren eragileekin izaten diren harremanak printzipio hauek arabera arautuko dira:

• Lidergoa eta gardentasuna.

Athletic Cluben administrazioa eta zuzendaritza pertsona egokien eskuetan utziko da, euren ezagutzak, trebetasunak, esperientzia eta lidergo gaitasuna kontuan hartuta; eta une oro zuzendaritza partekatu baten aldeko apustua egingo da, Clubeko zuzendaritzako kideen sintonia eta osagarritasuna aprobetxatuz.

• Profesionaltasuna eta elkartasuna.

Athletic Club irizpide profesional zorrotzak erabiliz arautuko da, eta bertako langileei seriotasuna, dedikazioa, ardura eta leialtasuna eskatuko zaie.

Clubeko langileek eta zuzendaritzako kideek euren interes pertsonalak alde batera utziko dituzte merkataritza izaera edo ekonomikoa duten erabakiak hartzen dituztenean eta Clubeko administrazioa eta kudeaketa interes sozialari begira antolatuko dute, bazkidearentzat epe luzerako balioak sortzen saiatuz eta legea, segurtasuna eta arriskuen kudeaketa egokia egitan dela zainduz.

Athletic Clubek, ahal duen neurrian, langileei eta zuzendaritzako kideei helburu profesionalak eskuratzen lagunduko die. Ez dute laguntza hori izateko eskubiderik izango egiten diren eskaerekin bat ez datozen jarrera, portaera edo ahalegin pertsonala izan duten langile eta zuzendaritzako kideek.

• Lehia leiala.

Athletic Clubek konpromisoa hartzen du bere ohiko jardueretan Lehiaren Defentsa eta Lehia desleialaren defentsarako araudiak ezartzen duenaren arabera aritzeko, maila nazionalean zein komunitarioan, eta bereziki, konpromisoa hartzen du araudi horretan jasotzen diren eta legegileak debekatutzat jotzen dituen jarrerak saihesteko.

• Interesen gatazka.

Klubak ezin du onartu bere langileen eta zuzendaritzako kideen artean interesen gatazka egotea. Alde horretatik, aurreikusten da interes pertsonalak eta profesionalak aurkakoak direnean horren berri ematea Araudia Betetzeko arduradunari, horretarako ezarritako bideetatik (Komunikazio eta Salaketarako barneko kanala).

Interesen gatazka batean zaude eremu profesionalean hartu behar den erabakia irizpide enpresarialen arabera hartu beharrean irizpide pertsonal eta familiarren arabera hartu nahi denean, norbanakoaren onurari begiratuz eta klubari kalte eginez.

2.4.- Klubaren erantzukizuna eta konpromisoa.

Athletic Clubek aplikagarri zaizkion arauak betetzeko konpromisoa hartzen du, eta bereziki, kultura eta ohitura aniztasuna errespetatzeari dagozkionak.

3. JOKABIDE ARAUAK

Athletic Club eta zuzendaritzako kide eta langile guztiek konpromisoa hartzen dute kode honetan jasotzen diren printzipio eta balioak betetzeko.

Era berean, bere funtzioak betetzeko garaian jokabide etikoa izango dute eta duintasunez eta osotasunez jardungo dute. Jarraian jasotzen dira kode honetako printzipio eta balioa aipagarrienak.

3.1.- Neutraltasunaren betebeharra.

Administrazioarekin, gobernuarekin eta nazioarteko erakundeekin, elkarte eta taldeekin harremanetan klubak eta bertako kideek politikoki neutrala den jokabidea eta jarrera zintzoa mantendu beharko dute, FIFAren, UEFAren, EEFFren eta klubaren printzipio eta helburuen araberakoa, eta oro har bere funtzioekin eta zintzotasunarekin bat datorren moduan jokatu.

3.2.- Leialtasuna.

Athletic Clubeko langileek eta zuzendaritza batzordeko kideek leialtasunez jokatu beharko dute, bereziki klubarekiko eta federazioek eta erakunde garrantzitsuenek (FIFA, UEFA, EEFF, LFP…) eta gainerako klubek ezarritako arauen arabera.

3.3.- Opari eta onurak onartzea eta eskaintzea.

• Athletic Clubeko langileek eta zuzendaritza batzako kideek opariak edo onurak eskaini edo onartu ahal izango dituzte soilik “opari instituzionalak” prozeduran eta “Abantaila eta onura ekonomikoei buruzko politikak” dokumentuan ezarritakoaren arabera, eta hauek dira:

• Balio sinbolikoa edo garrantzirik gabeko dutenak;
• Euren jarduera ofizialekin zerikusia duen ekitaldi baten exekuzioan edo omisioan eragina dutena edo diskrezioan eragiten duena;
• Bere betebeharrak hautsiko ez dituena;
• Egokiak ez diren onura ekonomikoak edo bestelakoa ekarriko ez dituztenak;
• Interesen gatazka sortuko ez dutenak.
• Debekatuta dago irizpide horiek betetzen ez dituen edozein opari edo onura onartzea, klubaren prozeduretan ezarritako salbuespenekin eta sozialki onartuak diren erabilera eta ohituretan sartzen badira.
• Zalantzarik badago, ez da oparirik eskainiko edo onartuko. Dena dela, Clubeko langile eta zuzendaritza batzordeko kideek ez dute esku dirurik eskainiko ezta onartuko ere.
• FIFAk, EEFF-k edo klubak ezingo ditu Clubeko osagarriak itzuli ekitaldi ofizial batera senideak edo bazkideak joan izanagatik, klubak berariaz baimentzen ez badu. Baimen horiek idatziz egin beharko dira.
• Ezingo dute ez egokitzat jo daitekeen edo susmagarria gerta daitekeen edozein jarduera edo jarrera bete edo betetzen saiatu, aurreko ataletan jasotzen den bezala.
3.4.- Erostea eta ustelkeria.

Athletic Clubek eta bertako kideek EEFFren Kode Etikoaren 21. artikuluak jasotzen duena bete beharko dute, eta beraz, ez dute eskainiko, aginduko, emango edo onartuko ez egokia den onura pertsonal edo ekonomikorik:

• FIFAko, EEFF-ko edo Clubeko edo aurrekoekin zerikusirik ez duen edozein pertsonaren negozio edo onura ez egokia lortu edo mantentzeko helburuarekin.
• Jarduera ofizialarekin zerikusia duen ekitaldi baten exekuzioa edo omisioa eta bere betebeharren aurka doana edo bere diskrezioari eragiten diona.

Athletic Clubeko langileek eta zuzendaritza batzordeko kideek ezingo dute jarrera ez egokitzat jo daitekeen edo susmagarria gerta daitekeen jarduerarik burutu edo burutzen saiatu.

3.5.- Komisioak.

Debekatuta dago Athletic Clubek edo bertako kideek komisioak onartzea edo komisioak onartuko dituztela agintzea, norberaren onurarako izan, bitartekarien onurarako edo hauek zerikusia duen edonorentzako, euren funtzioekin zerikusia duen edozein negozio egitean, Araudia betetzeko Arduradunaren berariazko baimena duenean salbu.

3.6.- Partiden eta lehiaketen zintzotasuna.

Athletic Clubeko langileei eta zuzendaritza batzordeko kideei debekatu egiten zaie, zuzenean edo zeharka, apustu, loteria, zorizko joko eta antzeko jardueretan zerikusirik izatea edo futbol partiduen inguruko negozioekin. Halaber, ez dute harremanik izango, modu aktiboan zein pasiboan, jarduera horiek edo transakzioak sustatu, adostu, antolatu edo zuzentzen dituzten konpainia, enpresa, erakunde eta abarrekin.

3.7.- Drogen eta dopinen aurkako borroka.

Athletic Clubeko kide guztiek kirolean drogen eta dopinen aurkako borrokan konpromisoa hartu behar dute eta drogen kontsumoaren eta dopatze metodoen aurkako jarrera azaldu.

4. LEGALTASUNA.

Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeko kide eta langile guztiak behartuta daude euren lana eta jardueraren exekuzioan indarrera dagoen legedia betetzera, honen maila eta aplikazio esparrua edozein dela ere, bereziki gizartean eragina duten gaietaz ari garenean edo funtzionarioak, agintari publikoak edo alderdi politikoetako kideak tartean daudenean.

Era berean, derrigorrez bete beharko dituzte kode honetan jasotako baldintzak 1 atalean aipatutako pertsonek, hauek bete beharreko ohiko funtzioetan aplikagarri badira.

Alde horretatik, 1 atalean aipatutako pertsonaren batek arau hauetako bat hautsi dela jakingo balu eskumena duen pertsonari, Araudia betetzeko arduradunari, jakinarazi beharko dio, horretarako ezarritako bideak erabiliz (Komunikazio eta salaketarako barne bidea).

5. INFORMAZIOAREN KONFIDENTZIALTASUNA.

5.1.- Athletic Cluben informazio pribilegiatua eta konfidentzialtasuna.

Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeko kide eta langile guztiek klubari buruzko informazioa, pribilegiatua, konfidentziala, erreserbatua edo sekretua izan daitekeena, isilpean gordetzeko betebeharra dute, eta ezingo dute horren berri eman eta are gutxiago norberaren onurarako erabili.

Informazio konfidentziala dela ulertzen da:

• Izaera publikokoa ez izanda Athletic Cluben negozioei eragiten diena: bezeroen xehetasunak, merkatua, finantza datuak, metodoak edo prozesuak.
• Hirugarrenek klubari emandako informazioa eta konfidentzialtasun konpromisoa duena.

Informazio hori zabaltzeari dagokionez bi suposizioa ezberdindu behar ditugu:

• Jarduera burutu ahal izateko informazio konfidentziala zabaltzea beharrezkoa denean neurri egokiak hartu beharko dira izaera erreserbatua babesteko.
• Informazio hori hirugarren bati badagokio hirugarren horren baimenarekin zabaldu ahal izango da soilik.

Artxibategi guztiak ondo gorde beharko dira indarrean dagoen legediaren arabera eta Athletic Cluben politika eta barne prozeduren arabera.

5.2.- Izaera pertsonaleko datuak.

Athletic Clubek eta bertako langileek, euren karguagatik, langileen eta zuzendaritza batzordeko kideen edo bazkideen datu pertsonalak erabiliko dituzte eta Izaera pertsonaleko datuen babeserako lege organikoak aurreikusten duenaren arabera erabiliko dituzte, baita klubak ezarritako barne prozeduren arabera ere. Era berean, izaera pertsonaleko datuen trataera jaso zireneko helburuetarako erabiliko dira.

5.3.- Jabetza industriala eta intelektuala.

Athletic Clubek jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak babesten ditu eta hirugarrenek gai horretan dituzten eskubideak errespetatzen ditu.

Berrikuntza gaitasunaren eta Clubeko langileen eta zuzendaritza batzordeko kideen lanaren bidez ideiak, zerbitzuak, estrategiak eta negozio aukerak sortzn dira, eta horiek garrantzitsuak dira Athletic Cluben lehiakortasunari dagokionez, eta beraz ezagutarazteaz eta zabaltzeaz babestu behar dira.

Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide horiek gauzatzeko modua alda daiteke )prozesuak, diseinuak, metodoak, estrategia komertzialak, bezeroen informazioa, prezioak, eta abar). Horregatik, Athletic Clubeko langileek eta zuzendaritza batzordeko kideek ezingo dituzte zabaldi, kopiarik eskuratu edo eskubide horiek erabili norberaren onurarako edo legitimoa ez denerako. Hirugarrenei ere ezingo dizkiete eman klubaren aurretiazko baimenik gabe.

Era berean, kontuz ibiltzeko neurriak hartu beharko dira bezeroen edo hirugarrenen jabetza industrialari eta intelektualari buruzko informazioaz ari garenean.

Debekatuta dago jabetza intelektual edo industrialeko eskubideek babestutako hirugarrenen materiala erreproduzitzea, baita baimenik gabeko software eta ordenagailu programak erabiltzea ere.

6. INGURUMENA.

Athletic Clubek konpromisoa hartzen du bere jarduera ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eginez aurrera eramateko, ekosisteman izan dezakeen eragin kaltegarria ahalik eta gehien gutxituz.

7. SEGURTASUNA ETA OSASUNA LANEAN.

Laneko segurtasuna eta osasuna oinarrizko alderdia da eta Athletic Clubeko langileek araudia zorrotz bete beharko dute. Alde horretatik, klubak Osasun eta Higieneari buruzko arauak eta Lan Arriskuen prebentzioari buruzkoak zorrotz beteko dituela agintzen du, langileei tresna tekniko nahikoak emango dizkiela euren funtzioak aurrera eramateko eta beharrezkoak diren formazio ikastaroak emango dituela bere langileen babeserako.

8. AZPIKONTRATAZIOA.

Ez dira azpikontratatuta langileen eskubideak, osasunari buruzko xedapenak, laneko segurtasun eta higiene arauak, Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak errespetatzen ez dituzten enpresak, edo indarrean dagoen legeria errespetatzen ez duten egoeran dauden langileak kontratatzen dituztenak.

9. EXEKUZIOA.

Kode hau Athletic Clubeko zuzendaritza batzordean onartu da, eta bertan jasotzen dena aurrera eramateko beharrezkoak diren exekuzio arauak zabaltzen joango da, eta etengabe eguneratzeaz arduratuko da, gizartearen errealitatera eta legera egokitzeaz.

Athletic Clubeko langile eta zuzendaritza batzordeko kide guztien ardura izango da kode honen printzipio, jarraibide eta irizpideak betetzea eta zuzen betearaztea. Beraz, kode honetan jaso dena urratu delako susmorik balu bere gainetik dagoen pertsonarekin edo araudia betetzeko arduradunarekin harremanetan jarri beharko du, horretarako ezarritako bideak erabilik (Komunikaziorako eta salaketarako barne kanala).

Langileak kodea urratu edo asmo txarrez ari denean izan ezik, bere aurka egon daitezkeen errepresaliaz babestuko da, eta berarekin harremana izango dutenak salaketa tramitera eraman edo jakinarazi behar diotenak soilik izango dira.

OUR SPONSORS:
BBK New Balance IMQ San Miguel
Official Hosting: Hostalia - A new window will be open
CONTACT US (+34) 94 424 08 77 ADVERTISING LEGAL NOTICE AND PRIVACY POLICY COOKIES WEB MAP

© 2000-18 Athletic Club

Guggenheim Bilbao  Bai euskarari