
Athletic Club-Bartzelona: Txartel salmenta
Athletic Club-Bartzelona: Txartel salmenta
Abuztuaren 16a, igandea, 22:00etanPartida hau, EZ DA URTEKO KUOTAN SARTZEN, beraz, partida ikusteko ezinbestekoa izango…
Abuztuaren 16a, igandea, 22:00etan
Partida hau, EZ DA URTEKO KUOTAN SARTZEN, beraz, partida ikusteko ezinbestekoa izango da bazkide bakoitzak dagokion sarrera erostea, bazkide txartela erakutsi ostean.
BAZKIDEAK
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK
OHARRA: ATHLETIC CLUBEK EMANDAKO BAZKIDEAREN PIN ZENBAKIA SARTZEA BEHARREZKOA IZANGO DA SARRERA ATERATZEKO.
BERE PIN ZENBAKIA EZAGUTZEN EZ DUTEN BAZKIDEEK HONAKO HELBIDEAN [email protected] ESKATU DEZAKETE, BERE NANa ESKANEATUTA ATXIKITUZ, NORTASUNA BENETAKOTZEKO EDO 94 423 33 23 FAX ZENBAKIAN, NANaren FOTOKOPIA BAT ATXIKITUZ.
Partida honetan BBK-k eskaintzen duen orotarako kutxazainaren bitartez eskuratu ahal izango dute sarrera bazkideek, hilaren 7ko 10:30etatik aurrera abuztuaren 11ra, 20:00ak arte, lehenengo eta behin bazkide txartela sartuz kutxazainean. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko edozein finantzia txartela dutenentzat.
TXARTEL SALMENTA
BAZKIDEAK ETA HARROBIAK
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK
EGUNAK ETA ORDUTEGIAK
Abuztuaren 7a, 8a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Abuztuaren 9ª, 10:30etatik 13:00etara.
Abuztuaren 10a,11a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
FUTBOL ZELAIRA SARTZEKO SARRERA ETA TXARTELA ERAKUTSI BEHARKO DIRA.
ABONATUAK
URTEKO ABONATUAK
(Salneurriak Publikoarenak):
Arestian agertzen diren txarteldegi, egun etan ordu berberak. Denboraldiko abonu txartela erakustea ezinbesteko baldintza izango da.
AIPATZEN DIREN EGUNETAN JASOTZEN EZ DIREN SARRERAK PUBLIKOARENTZAT IPINIKO DIRA SALGAI.
PUBLIKOA
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK
Athletic Club – F.C. Bartzelona partidarako sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira.
Finantzia txartela duten erabiltzaile guztiek baliatu ahalko dute, abuztuak 12aren 10:30etatik aurrera, eguneko 24 orduetan. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko finantzia txartela dutenentzat.
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK
Abuztuaren 12a,13a ,14a eta 15a 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Abuztuaren 16a, 10:30etatik 13:00etara eta 20:00etatik aurrera
Jarlekuak eta Salneurriak
Bazkideak
Goi-Beheko Harmaila Nagusia, 30 euro
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila, 25 euro
Ekialdeko Harmailako Palkua, 25 euro
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila, 25 euro
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila, 25 euro
Ipar-Hegoko Sektoreak, 25 euro
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea, 25 euro
Ekialde-Alboko Aurrealdeak, 20 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 15 euro
Publikoa
Goi-Beheko Harmaila Nagusia, 75 euro
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila, 65 euro
Ekialdeko Harmailako Palkua, 65 euro
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila, 65 euro
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila, 65 euro
Ipar-Hegoko Sektoreak, 65 euro
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea, 65 euro
Ekialde-Alboko Aurrealdeak, 55 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 45 euro
Umeak (14 urte arte), 15 euro
Harrobi
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 15 euro
18 urte beherakoentzat (Abonatuak):
Alboko eta Ekialde Aurrealdeak, 20 euro
Ipar eta Hego Aurrekaldeak, 15 euro
Azken orduko samaldak ekiditeko asmoz, sarrera erostea erabaki duten bazkide zein abonatuei horretarako ipini diren lehen egunetan egitea gomendatzen zaie.
