Dena prest HJK-ren aurka jokatzeko
Dena prest dago HJK- Athletic Club UEFA Leagueko play-offekoari dagokion itzuliko partidarako (20:00, Alan Taylor…
Dena prest dago HJK- Athletic Club UEFA Leagueko play-offekoari dagokion itzuliko partidarako (20:00, Alan Taylor -IRL-, Sonera Stadion, ETB-1).
Abuztuaren 30ean, ostegunean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Sonera Stadionean, Barry Taylor UEFAko delegatu ingelesaren agindupean eta lan Taylor epailearen presentziarekin.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik bigarren elastikoa eramango dugu, kamiseta beltza, prakak eta galtzerdi gorrirekin; atezainek elastiko eta praka grisak eroango dituzte eta galtzerdi gorriak.
HJK-ren aldetik kamiseta zuri-urdina, praka eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, elastikoa beixe izango da.
HJK-ren 6.500 zale ingururen presentzia espero da. Zurigorriak 50 inguru izango dira. Helsinkin hodeiak eta eguzkia tartekatzen diren bitartean 18 graduko hozberoa dago eta 15 espero dira partidaren ordurako.
Josu Urrutia presidenteak Jokin Garatea, Jon Muñoz eta Yolanda Lazaro batzakideekin batera eta HJK Helsinkiko ordezkariekin, bazkari ofizialean parte hartuko du 14:30etatik aurrera.

