Athletic Club

Dena prest dago Augsburgen jokatzeko

Dena prest dago Augsburgen jokatzeko

Dena prest dago FC Augsburg-Athletic Club UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko bosgarren jardunaldiari dagokion partidarako…

Dena prest dago FC Augsburg-Athletic Club UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko bosgarren jardunaldiari dagokion partidarako (19.00 WWK Arena -Augsburg-, Artur Dias -POR- BeinSport).

Azaroaren 26an, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da WWK Arenan, Dimitri Bokeria UEFAko delegatu georgiarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik kamiseta beltza eta prakak zein galtzeri gorriak eramango ditugu; atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz joango dira. FC Augsburg taldearen aldetik kamiseta, prakak eta galtzerdiak zuriak izango dira. Atezainei dagokienez, janzkera urdina izango da.

Zelaian 24.000 ikusle egongo dira, hauetatik 1.200 zale zurigorri inguru. Euria ari du Augsburgen, 2 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako -2 espero badira ere.

Ordezkaritza instituzionalak bazkari instituzionala egin du FC Augsburg taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin azaroaren 26an bertan.