
Kluba |
Omenaldia Gurpegiri eta zorionak taldeari
Omenaldia Gurpegiri eta zorionak taldeari
Athletic Clubek talde-omenaldi xume bat eskaini gura dio Carlos Gurpegi jokalariari eta, aldi berean, lehen…
Athletic Clubek talde-omenaldi xume bat eskaini gura dio Carlos Gurpegi jokalariari eta, aldi berean, lehen taldea zoriondu hirugarren denboraldiz erreskadan europar lehiaketarako sailkapena lortu ostean, bosgarren aldia azken sei denboraldiotan hain zuzen ere.
Sevilla FC taldearen aurka jokatu eta gero, Carlos Gurpegi kapitainak aukera izango du San Mamesen bertan agur esateko 2002an debutatu zenetik berea den zalegoari.
Gauzak horrela, Ligako azken partida ikustera hurbilduko diren guztiei lehia amaitu ondoren euren jesarlekuetan geratzea eskatzen diegu.