Athletic Club

Ahalegina Txapelketa, seigarren edizioa

Ahalegina Txapelketa, seigarren edizioa

Gaur, hilak 16, Ahalegina Athletic Club Fundazioa futbola Txapelketaren seigarren edizioa jokatu da Athletic Clubeko…

Gaur, hilak 16, Ahalegina Athletic Club Fundazioa futbola Txapelketaren seigarren edizioa jokatu da Athletic Clubeko Lezama kirol instalazioetan. Adizmi (Bizkaia), Gorabide (Bizkaia), Sindrome Down Fundazioa (Bizkaia), Apdema (Araba), Atzegi (Gipuzkoa), Antigua Luberri (Gipuzkoa) Gaude (Bizkaia) eta Geu Be (Bizkaia) adimen urriko pertsonen aldeko taldeek hartu dute parte. 200 pertsona inguru aritu dira, 10:00etatik 15:00etara. Athletic Club Fundazioak antolatu du Ahalegina futbola Txapelketa, aipatutako elkarteekin. Ekintza hauek adimen urriko pertsonak gizarteratzea dute helburu, baita kirolean eta parte hartzeko aisian sartzeko eskubidea ziurtatzea ere, emaitzetatik baino haratago doan giro lasaian kirolaren balioak sustatuz.