undefined

Athletic Club-Vila-real, txartel lagapena

Athletic Club-Vila-real, txartel lagapena

Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik izan ez, eta jarlekua beste zale bati…

Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik izan ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:

1. Ostegunetik, irailaren 20, 09:30etatik igande arte, irailaren 23ra, gaueko 24:00ra arte, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.

2. Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin.

3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko digu ordainketa egiteko.

Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da.

Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.

Txartela uzten dutenek ezin izango dute bigarren Klubaren Egun Erdirako bonifikazioa izan.