undefined

Letrak eta futbola, bigarren eguna

Letrak eta futbola, bigarren eguna

Gaur, azaroak 13 asteartea (19:00), 2018ko Letrak eta Futbola topaketen barruan, Jose Mari Isasik zuzendutako…

Gaur, azaroak 13 asteartea (19:00), 2018ko Letrak eta Futbola topaketen barruan, Jose Mari Isasik zuzendutako Laura Ferrero eta Manuel Vilasen arteko solasaldia izango dugu.

Zalantzarik gabe, Manuel Rivasek eta Laura Ferrerok, egungo idazleen artean giza-erlazioak sakontasun eta trebetasun handienarekin jorratzen dituzten idazleen artean kokatu genitzake. Rivas eta Ferrero gure artean “Letrak eta Futbola” topaketan egongo direla aprobetxatuz, gaurkpotasun zurigorriarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko parada ezin hobea izango da gaurkoa: belanauldien arteko balioen igorpena, berezko nortasuna mantentzeko lehia, eta ukiezinen balioa besteak beste.

Ekitaldia Liburutegiko Noble Aretoan izango da, Astarloa kaletik sartuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Letrak eta Futbola 2018 proiektuari buruzko informazio osoa aurki dezakezu hemen: www.letraketafutbola.com

HIZLARIEN BIOGRAFIAK:

MANUEL VILAS
Manuel Vilas Barbastron jaio zen 1962an. Hamar urte geroago, osabak Real Madrileko kamiseta eta galtzak oparitu zizkion eta opari horri esker taldeari lotuta geratu zen betiko. Momentuko poeta eta narratzaile espainiar garrantzitsuenetako bat da Vilas. 2016an Poesía Completa. 1980-2015 argitaratu zuen, Visor argitaletxearen bitartez. Espainian ematen diren poesia-saririk ospetsuenak irabazi ditu, Jaime Gil de Biedma saria, Ciudad de Melilla saria edo Generación del 27 saria, esaterako. Idatzi dituen poema-liburuetako batzuk dira Resurrección (2005), Calor (2008) eta El hundimiento (2015). Visor argitaletxeak argitaratu zituen horiek guztiak. España (2008), Aire nuestro (2009), Los inmortales (2012) eta El luminoso regalo (2013) eleberriak idatzi ditu, Alfaguara argitaletxearen bitartez argitaratuak. 2015ean Setecientos millones de rinocerontes (Alfaguara) kontakizunen liburua plazaratu zuen. Berarenak dira eleberri gisa kontatutako Lou Reed era español biografia (Malpaso, 2016) eta América bidaia-liburua (Círculo de Tiza, 2017). Duela gutxi argitaratu da bere Ordesa eleberria (Alfaguara, 2018), Espainian izugarrizko arrakasta lortu duena eta bai kritikoek eta bai irakurleek goraipatu dutena. El País egunkarian idazten du sarritan. Madril eta Iowa Cityren artean (AEB) bizi da. Azken hiri horretako unibertsitatean sormenezko idazketa erakutsi zuen gaztelaniaz.

LAURA FERRERO
Bizitza honetan gauza guztiek dute beren momentua eta bere bizitzako momenturen batean (1984ko apirilaren 29an hasita) FC Barcelonaren jarraitzailea izan zen Laura Ferrero. Noiztik? Duela denbora asko izan zen, udako egun batean. Amak igerilekura eraman zuen eta bertan bera baino gazteagoak ziren bi ahizpa ezagutu zituen, bikiak. Ilehoriak, oreztaz beteak eta hitz gutxikoak. Aita haien bila joan zenean, Laurak begirada altxatu eta gizon bat ikusi zuen. Ilehoria. Oreztaz betea. Hitz gutxikoa. Ronald Koeman zen. Garai hartan Laurak ez zekien ezer maitasunaren inguruan. Hasperen egin zuen, begiradarekin ama aurkitu nahian, eta hark segituan erantzun zion: “Koeman da, Barçakoa”.

Garai hartan Dream Team sasoia bizi zuten Barçan eta sasoi hartako erregeak izan ziren Koeman, Guardiola, Stoichkov, Laudrup eta Cruyff. Baina dream team delakoa hil zen eta horrekin batera Laurak Barçarekiko sentitzen zuen maitasuna ere bai.

Geroago Albert Camus iritsi zen Lauraren bizitzara. Tesi bat idatzi zuen gaztetan futboleko atezaina izan zen filosofo eta idazle horren inguruan. Berriz jaioko balitz eta idazlea edo futbolaria izatea aukeratzeko eskatuko baliote, bigarrena aukeratuko zukeela esaten zuen Camusek. Eta horrez gain, moralaren eta gizonezkoen betebeharren inguruan ikasitako guztia kirol horri esker izan zela ere esaten zuen.

Laurak sinistu egin zuen. Hala ere, ez zuen tesia bukatu eta ez zen berriro ere futbolaren zale bilakatu. Filosofia eta kazetaritza ikasketak egin zituen baina azkenean literaturari heldu zion. Kontakizunen liburu bat idatzi zuen, Piscinas vacías izenekoa, eta baita Qué vas a hacer con el resto de su vida eleberria eta El amor después del amor irudidun liburua ere, Marc Pallarésekin batera azken hori.

Laura Ferreroren kontakizunetan gai batzuk errepikatzen direla esan genezake eta gizakien arteko harremanak dira gai horietako bat: maitasunik eza, edo baita maitasuna bera ere. Eta egia esateko, maitasuna Koemanekin hasi zen eta beraz, egileak asko zor die futbolaren munduari eta futbolari holandarrari.