undefined

Fundazioak Lumiére Domina jaso du

Fundazioak Lumiére Domina jaso du

Athletic Club Fundazioak antolatzen duen Thinking Football Film Festivalek Lumière Fundazioaren zinemagintza domina jaso du….

Athletic Club Fundazioak antolatzen duen Thinking Football Film Festivalek Lumière Fundazioaren zinemagintza domina jaso du.

Lumière Domina, erakunde edo pertsona pribatu zein publikoei ematen zaien garaikur instituzionalizatua da, eta honen bitartez, zinemagintzaren hedapen eta sustapenaren alde egindako lan ona saritzen da.

Oraingoan Lumière Fundazioak Athletic Clubi emandako sariaren arrazoiak “aurten seigarren urtez jarraian zinemagintza Thinking Football jaialdiaren bitartez bultzatzeko egindako esfortzua eta adorea” dira. Bide batez, garaikur honek Athleticen lana aintzat hartu nahi du “gaur egun ez baita batere samurra kulturaren aldeko honelako proiektuak indarrean mantentzea, batez ere kirola eta zinemagintzarekin begirunea, enpatia, hobekuntza edo talde lana bezalako balioak uztartzen direnean”.

Athletic Club Fundazioaren presidente den Josu Urrutiak, Antonio Mayoralas Fundación Lumière-ko presidentearen eskutik jaso du saria.