

Athletic Clubek 4-0 irabazi dio SD Huesca taldeari San Mamesen Kopako final hamaseirenen joaneko partidan. Adurizek (2) Beñatek eta Insuak bere atean egin dituzte golak.
Estreinaldi ederra lehiaketa honetan, talde honek golak egiteko gaitasuna duela erakutsiz, eta baita estrategiari etekina ateratzeko ere. Gainera, garaipenaren zaporea dastatzearekin batera, Athleticek aurrerapauso galanta eman du Kopan aurrera segitzeko, baina azken hau abenduaren 6an baieztatu egin beharko da El Alcoraz futbol zelaian.
Neurketaren kontrola hasieratik hartzeak emaitzak eman ditu, hamargarren minutuan Adurizek buruz Beñaten falta jaurtiketa sarera bidali duenean. Huescak ondo erreakzionatu du baina minutuak aurrera joan ahala gure taldeak ekimena berreskuratu du. Insuak bere atean bigarren egin du eta berehala Adurizek De Marcosen erdiraketa gola bihurtu du, berriro buruz, igandean baino zorte apur bat gehiagorekin.
Aldageletatik bueltan Huescak abagunerik onenak izan ditu, baina Simonekin egin du topo. Ostean zuri-gorriak “berragertu” dira eta Beñatek laugarrena egin du, falta jaurtiketa zuzen baten bitartez. Ostean Cristian Ganeak egin du debuta, gure elastikoa janzten duen 617. jokalaria izanik.
Eta Kopako lehendabiziko partida jokatu eta gero, astelehenean LaLigaren erronka berri bat dugu aurrez aurre, astelehenean, abenduaren 3an, Valentzian Levante UD-ren aurka.



Urrezko hiru puntu behetik alde egiteko
SD Huescak 0 Athletic Clubek 1


SD Huesca-Athletic Club, hamaikakoak
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du SD Huescaren aurka: Iago Herrerín, Capa, Yeray, I.Martínez,…


Lan plangintza otsailaren 26ra arte
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 26ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu…


Gure zaleentzako laguntza El Alcoraz futbol zelaian
Klubeko arduradun bat gure zaleekin batera egongo da El Alcoraz futbol zelaian bertaratuko diren zale zuri-gorrien beharrak konpontze aldera.


Athletic Clubeko espedizioa Huescan dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Huescan dago, otsailaren 18an, astelehenean, 21:00etan, SD Huesca taldearen aurka,…


SD Huesca-Athletic Club, deialdia
Gaizka Garitano entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu SD Huesca taldearen aurka jokatzeko: Kodro, Núñez, I.Martínez,…


Athletic Club-RCD Espanyol, data eta ordutegia
Athletic Club-RCD Espanyol partida martxoaren 8an, ostiralean, jokatuko da 21:00etan San Mames futbol zelaian.


Apelazio Batzordeak helegitea errefusatu du
EEFF-ren Apelazio Batzordeak errefusatu egin du Oscar de Marcos FC Bartzelonaren aurkako partidan erakutsi zioten…


Balenziaga (14/02/19)
Streaming – Prentsaurrekoa Lezaman


Apelazio Batzordera joko du Athletic Clubek
Athletic Clubek helegitea aurkeztuko du Apelazio Batzordean Athletic Club-FC Bartzelona partidan De Marcos jokalariari erakutsi…