undefined

Athletic Clubeko espedizioa Valentzian dago

Athletic Clubeko espedizioa Valentzian dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Valentzian dago, abenduaren 3an, astelehenean, 21:00etan, Levante UD taldearen aurka…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Valentzian dago, abenduaren 3an, astelehenean, 21:00etan, Levante UD taldearen aurka Ligako hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriek charter hegaldiaz abiatu dira 10:15ean eta 11:10ean Valentziako aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusez Westin Hotelera abiatu dira bertan bazkaltzeko.

Josu Urrutia eta Jokin Garatea Kudeaketa-Batzordearen partaideak espedizio buru izan dira Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoarekin eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendariarekin batera.

Zerua garbi eta 17 graduko hozberoa dago Valentzian.