undefined

Argi gorriak pizturik daude

Argi gorriak pizturik daude

Athletic Clubek 3-0 galdu du Levante UD taldearen aurka Valentziako Hiriaren futbol zelaian.  Chema, Campaña…

Athletic Clubek 3-0 galdu du Levante UD taldearen aurka Valentziako Hiriaren futbol zelaian.  Chema, Campaña eta Roger golegileak izan dira etxekoen aldetik.

Neurketak ez du hasiera txarrik izan, gure taldeak partidaren ekimena eraman du, baina abaguneak gauzatzeko orduan ez gara fin ibili. Dena den, gauzak azken txanpan okertu dira, alde batetik BEL-en erabilerak oraindik ere zalantza asko uzten dituelako hainbat pasartetan. Gaurkoan txartel hori bat ateratzeko galdutako denborak luzapena ekarri du eta azken segundoetan Chemak errebote bat harrapatu du bat eta zerokoa egiteko.

Aldageletatik bueltan, hau da, bigarren zatian, gertatu zen ia guztia txarra izan da: Ganearen lesioa; pazientzia eza eta, ondorioz, hutsuneak arerioarentzat hamar minututan beste gol bi hartzeko; Iñigo Martinezen bosgarren txartel horia eta Nolaskoainentzat txartel gorria, BEL bidez berriro ere. Baina okerrena esku hutsik itzultzea eta argi gorriak piztuta.

Hemendik aurrera ia dena esanda dago. Puntu bakoitza altxorra izango da eta, lanaz gain, pazientzia ere beharrezkoa izango da zulotik irteteko. Lehen hitzordua etxean izango da, Gironaren aurka astelehenean, baina tartean, ostegunean, Kopako kanporaketa zain daukagu El Alcoraz futbol zelaian.