undefined

Levante UD 2 Athletic Club 0: Garaipenaren boladarekin ezin jarraitu

Levante UD 2 Athletic Club 0: Garaipenaren boladarekin ezin jarraitu

Norgehiagoka Levanteren alde erabaki da lehen zatiko azken minutuetan Allharilla eta Charlinen golekin. Zuri-gorrien hasiera…

Norgehiagoka Levanteren alde erabaki da lehen zatiko azken minutuetan Allharilla eta Charlinen golekin.

Zuri-gorrien hasiera ona izan da eta Paraluta ezustean harrapatu nahi izan du areatik kanpoko jaurtiketekin. Lehenengoa Damarisena izan da, geroxeago Erika saiatu da. Etxekoak ez dira arriskuz hurbildu Ainhoa arearaino lehen gola lortu arte. 45. minutuan, Alharillak area txikiko izkinatik sartu du baloia Ainhoaren atean. Lehen zatiko azken jokaldian, Charlynek bigarrena egin du area barrutik.

Bigarren zatian, Athletic Levanteren abantaila murrizteko asmoz atera da baina aukerak ez dira heldu. Partidako azken minutuan Garaziren burukada izan da Athleticen aukerarik onena.