undefined

Gurutze Gorriaren jostailu kanpainaren amaiera

Gurutze Gorriaren jostailu kanpainaren amaiera

Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak beste urte betez Gurutze Gorriaren Jostailu Kanpainan parte hartu…

Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak beste urte betez Gurutze Gorriaren Jostailu Kanpainan parte hartu duten zale zuri-gorriei bere esker ona azaldu nahi die. Gure zaleen fideltasunari esker, Athletic Clubak bere harri-koskorra jarri du Gurutze Gorriari 700 jostailu emanez, hauek era berean, baliabiderik gabeko ume bizkaitarrei eskainiz.

Kanpaina honetarako Athletic Cluben dendetan jostailu bat eman zuten zaleek San Mamesen Valladolid taldearen aurkako Liga partidarako edo Kopan Huescaren aurkako norgehiagoka bertatik bertara ikusteko sarrera bana jaso zuten.

Jostailu hauen salmentetatik metatutako diru kopurua datozen egunetan Gurutze Gorria elkarteari emango zaio.