Denboraldi berria

Denboraldiko etxetik kanpoko lehen garaipena

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio RC Celtari Abanca-Balaidos futbol zelaian. Muniainek eta Williamsek egin dituzte…

Denboraldiko etxetik kanpoko lehen garaipena
Denboraldiko etxetik kanpoko lehen garaipena
2019ko urt. 7a23:09

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio RC Celtari Abanca-Balaidos futbol zelaian. Muniainek eta Williamsek egin dituzte partidaren golak eta Fran Beltranek sartu du RC Celtarena.

Azkenean, bai, etxetik kanpoko lehendabiziko partida irabazi du gure taldeak, ondo merezita eta baita gauden egoerari dagokion sufrimendu kopuruarekin ere. Emaitza honi esker Athleticek azken hiru postuak uzten ditu, lehen itzulia amaitzeko igandean Sevillaren aurka jokatuko den norgehiagoka falta dela, baina bidea luzea izango da oso, 19 puntu gutxi baitira lasai samar ibiltzeko.
Inguruko taldeen emaitzak ikusita, garrantzi handiko erronka geneukan Balaidosen eta taldeak ausardiaz ekin dio lanari. Merezimenduz aurreratu da Muniainen bitartez, baina arrisku gehiegi pairatu barik eutsi eta gero, luzapenen madarikazioa bizi behar izan du atsedenaldira joan baino lehen. Fran Beltranek banakoa ezarri du arauzko denbora gaindituta zela eta zuri-gorrion galdera erraza zen: ordainduko al du taldeak kolpea bigarren zatian?

Zorionez Athleticek erantzun ona eskaini du eta gainera abantaila berehala berreskuratu du Williamsen definizio onari esker. Hortik amaiera ondo kudeatu du lehia, abaguneak izan ditu hirugarrena egiteko eta luzapenen madarikazioari izkin egin dio Maxi Gomezen burukada kanporantz abiatu denean.

Eta ostegunean Sevilla FC taldearen aurkako trilogiaren lehen hitzordua, Kopa bueltan dago eta.

Informazio gehigarria
GaleriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
DANI GARCIA: “Itxaropentsu nago denboraldi honetarako”
DANI GARCIA: “Itxaropentsu nago denboraldi honetarako”
2019ko uzt. 22a17:30

DANI GARCIA: “Itxaropentsu nago denboraldi honetarako”

Dani Garcia hedabideen aurrean agertu da Alemanian.

Ikusi gehiago
Klosterhof, toki ezin hobea prestaketarekin jarraitzeko
Klosterhof, toki ezin hobea prestaketarekin jarraitzeko
2019ko uzt. 22a13:12

Klosterhof, toki ezin hobea prestaketarekin jarraitzeko

Athletic Clubeko espedizioa Marienfeld eskualdeko Klosterpforte hotelera heldu zen atzo, aste beteko lana egiteko giro bikainarekin.

Ikusi gehiago
Gazte Abonoa egin zaitez! Elkarrekin urrunago
Gazte Abonoa egin zaitez! Elkarrekin urrunago
2019ko uzt. 22a10:13

Gazte Abonoa egin zaitez! Elkarrekin urrunago

Gazte Abonoa berritzeko epea amaitu delarik, athleticzale gazteenentzat izena emateko epe berria abian da.

Ikusi gehiago
Lan plangintza uztailaren 28ra arte
Lan plangintza uztailaren 28ra arte
2019ko uzt. 21a14:24

Lan plangintza uztailaren 28ra arte

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka uztailaren 28ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean.

Ikusi gehiago
RAUL GARCIA: “Klubarekin dudan konpromisoa erabatekoa da”
RAUL GARCIA: “Klubarekin dudan konpromisoa erabatekoa da”
2019ko uzt. 21a13:17

RAUL GARCIA: “Klubarekin dudan konpromisoa erabatekoa da”

Raul Garciak kontratua luzatu du 2021. urterarte desegite klausula gabe.

Ikusi gehiago
Raul Garciaren kontratua luzatu da
Raul Garciaren kontratua luzatu da
2019ko uzt. 20a17:44

Raul Garciaren kontratua luzatu da

Athletic Clubek eta Raúl Garcia jokalariak azken honen kontratua luzatu dute. Akordio berriak 2021ko ekainaren…

Ikusi gehiago
Alemaniako kontzentraziorako deialdia
Alemaniako kontzentraziorako deialdia
2019ko uzt. 20a15:19

Alemaniako kontzentraziorako deialdia

30 jokalari joango dira Alemaniako kontzentraziora

Ikusi gehiago
Garaipen bikaina denboraldi-aurreari hasiera emateko
Garaipen bikaina denboraldi-aurreari hasiera emateko
2019ko uzt. 20a14:20

Garaipen bikaina denboraldi-aurreari hasiera emateko

Markagailuak partida amaitu ostean 1-6 adierazi du.

Ikusi gehiago
Koldo Agirreren omenezko minutu bateko isilunea Faduran
Koldo Agirreren omenezko minutu bateko isilunea Faduran
2019ko uzt. 19a19:56

Koldo Agirreren omenezko minutu bateko isilunea Faduran

Athletic Club eta Arenasen arteko partiduan minutu bateko isilunea egingo da orain dela gutxi hil den Koldo Agirreren omenez.

Ikusi gehiago
YERAY ÁLVAREZ: “Zorte handia daukat. Oso harro nago”
YERAY ÁLVAREZ: “Zorte handia daukat. Oso harro nago”
2019ko uzt. 18a20:22

YERAY ÁLVAREZ: “Zorte handia daukat. Oso harro nago”

Yeray Alvarezek, Athleticeko jokalariak, kontratua luzatu du 2026. urterarte

Ikusi gehiago