undefined

Kuota ordainduta Betis ikusteko

Kuota ordainduta Betis ikusteko

Athletic Clubek zera hau jakinarazi nahi die bazkideei: urtarrilaren 26an izango den Athletic Club-Real Betis…

Athletic Clubek zera hau jakinarazi nahi die bazkideei: urtarrilaren 26an izango den Athletic Club-Real Betis partida ikustera sartzeko ezinbestekoa izango dela 2019 urteari dagokion urteko kuota ordainduta izatea. Halaber bazkidegoari erregutzen diogu azken egunerako ez uztea, ilarak sortu baitaitezke partidaren atarikoetan.

Bazkideen urteroko kuotak ordaindu gabeak, ordaindu ahal izango dira:

1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ
Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea ta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, urtarrilaren 25erarte 17:00ak arte.

2. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK
KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren data eta orduetan:

Urtarrilaren 15a 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.​
Urtarrilaren 23a, 24a eta 25a ​10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.​
Urtarrilaren 26a 10:30etik 13:00etara eta17:30etik 20:00etara.
Urtarrilaren 27a 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.