undefined

Athletic Club-Real Betis, txartel lagapena

Athletic Club-Real Betis, txartel lagapena

Athletic Clubek erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik izan ez, eta jarlekua beste zale bati…

Athletic Clubek erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik izan ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:

1. Ostegunetik, urtarrilaren 17, 11:00tatik igande arte, urtarrilaren 20a, gaueko 24:00ra arte, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.

2. Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin.

3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko digu ordainketa egiteko.

Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da.

Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.

110 eta 124 animazio blokeetan dauden Bazkideek ezin izango dute zerbitzu hau erabili prezio berezia dutelako.

Txartela uzten dutenek ezin izango dute bigarren Klubaren Egun Erdirako bonifikazioa izan.