undefined

Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa: Otsaila

Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa: Otsaila

Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu.

Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu. Erantzuna baldin badakizu, Otsailaren 28a baino lehenago e-posta bat bidali behar duzu [email protected] helbidera, erantzuna eta zure Club Athletic Txartelaren zenbakia jartzen (zure Txartelarekin egiteko hurrengo link-a bisitatu). Asmatzen baduzu, bi Athletic Clubaren kamiseta zozketatuko dira, zuk nahi duzun jokalariaren sinadurarekin. Hona hemen hilabetearen galderaz!!

Zein talderen aurka hautsi zuen emakumezkoen taldeak, 2003an, Ligako jendetza kopuru handienaren marka?

Dagoeneko baditugu Club Athletic zozketaren irabazleen izenak. Gogoratuko duzuenez, egin genuen galdera hauxe izan zen:

Zein entrenatzaile hasi zen Athletic Club zuzentzen 1979/80 denboraldian?

Erantzuna, Helmut Senekowitsch

Zozketa egin eta gero, hauxek dira irabazleak:

2 sarrera: Jaime Andres
2 sarrera: Nerea Lopez
Elastikoa sinatuta: Fermin Javier Ruiz