undefined

SD Huesca-Athletic Club partidarako sarrerak

SD Huesca-Athletic Club partidarako sarrerak

SD Huescak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

SD Huescak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Partida hori ikusteko dauden 190 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 5etik, asteartea, 21:00etatik, otsailaren 8ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa otsailaren 8an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.