Denboraldi berria

Partida ederra eta puntua ere, gehiago merezi arren

Athletic Clubek 0 FC Bartzelonak 0.

Partida ederra eta puntua ere, gehiago merezi arren
Partida ederra eta puntua ere, gehiago merezi arren
2019ko ots. 10a22:38

Athletic Clubek golik gabeko berdinketa erdietsi du FC Bartzelonaren aurka San Mamesen. Hasteko eta teoria hutsari begira, liderraren aurkako berdinketa bat ona da oso, batez ere kontuan hartzen badugu aurtengo denboraldian ez dugula FC Bartzelonaren aurka galdu, kataluniarrek Ligako 38 partida jarraian zeramatzatela golen bat egiten eta jokatu dutela inolako errotaziorik egin gabe.

Aitzitik, zapore gazi-gozoa geratzen zaigu, aukerarik onenak, kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere, gureak izan direla. Lehen zatian taldeak esku-loturik izan du FC Bartzelona ia toki guztietan eta, bigarren zatian bezala, Ter Stegen atezainaren lan onak berdinketa mantendu du, batez ere Susaetaren eta Raul Garciaren saiakera ikusgarrietan. Lehen tarte honetan Barçak izan du abagunerik argiena, Messik aldaratze bat langaren goiko aldera bidali duenean.

Bigarren zatian bisitariek gorago presionatu dute, baloi jabetza eurena egin dute, batez ere lehen ordu erdian, baina Athleticek lan bikaina egin du eta indarrak eta burua izan ditu kontraerasoan min handia egiteko. Tamalez gure interesentzat, Ter Stegen bikain aritu da lehia amaitu arte eta hora hor Williamsi egin dion geldiketa lekuko gisa.

Jaitsierako postuak lau puntura daude une honetan eta hor segitzen dugu tropel handi batean murgildurik, seigarren postutik jaitsierako lehenera arte 8 puntuko aldea dago-eta.

Eta zulotik irteteko hurrengo aukera Huescan daukagu, otsailaren 18an, astelehenean. Bertan ez da De Marcos egongo, zalantzazko txartel gorria atera baitiote. Bigarren txartel horiarengatik balizko helegitea irabaziko bagenu, zigorra bete beharko luke, zikloko bosgarrena baitzen lehen txartel horia.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
Yuri: “Badakigu zer aurkituko dugun Getafen”
Yuri: “Badakigu zer aurkituko dugun Getafen”
2019ko abu. 19a15:26

Yuri: “Badakigu zer aurkituko dugun Getafen”

Athletic Clubeko jokalariak larunbateko arerioaren indarra goraipatu du

Ikusi gehiago
Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, Athletic-Real Sociedad partidurako
Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, Athletic-Real Sociedad partidurako
2019ko abu. 19a10:14

Umeentzako sarrerak bazkidearekin batera joateko, Athletic-Real Sociedad partidurako

Ostegunera arte, Athleticen bazkideek beren eserlekua aldatu dezakete gonbidapen baten truke (Hego Goiko edo Beheko Harmailan) eta hórrela 15 urte beherako adingabeentzat sarrerak jaso ditzakete

Ikusi gehiago
Gol batek munduari egindako bira
Gol batek munduari egindako bira
2019ko abu. 18a17:30

Gol batek munduari egindako bira

Atzerriko hedabide ospetsuenek, egungo Liga txapelduna den Barcelonaren aurkako Athleticen garaipena eta Adurizen golaren berri eman zituzten

Ikusi gehiago
Lan plangintza abuztuaren 25era arte
Lan plangintza abuztuaren 25era arte
2019ko abu. 18a11:00

Lan plangintza abuztuaren 25era arte

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka abuztuaren 25era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean.

Ikusi gehiago
Athletic Club – FC Barcelonan ikusi ez zena
Athletic Club – FC Barcelonan ikusi ez zena
2019ko abu. 17a20:52

Athletic Club – FC Barcelonan ikusi ez zena

Gozatu zurigorriek La Liga Santanderren izandako debutaz barrutik hartutako gau magiko baten irudi esklusiboen bitartez

Ikusi gehiago
Garitano: “Aduriz animali lehiakorra da”
Garitano: “Aduriz animali lehiakorra da”
2019ko abu. 17a11:00

Garitano: “Aduriz animali lehiakorra da”

Athletic Cluben entrenatzailearen prentsaurrekoa 1-0 FC Barcelona mendean hartu eta gero

Ikusi gehiago
Aduriz: “Taldea bikain egon da”
Aduriz: “Taldea bikain egon da”
2019ko abu. 17a00:24

Aduriz: “Taldea bikain egon da”

Gaueko protagonistak taldearen maila eta zaleen babesa goraipatu ditu. Sancet, pozik bere debutarekin.

Ikusi gehiago
Adurizek Barça eraitsi du aparteko gol batez
Adurizek Barça eraitsi du aparteko gol batez
2019ko abu. 16a23:14

Adurizek Barça eraitsi du aparteko gol batez

Aurrelariak, ikaragarrizko boleaz 88. minutuan, bere mitoa handitu du

Ikusi gehiago
Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan
Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan
2019ko abu. 16a12:18

Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan

Minutu bateko isilunea eta besoko beltzak mito zurigorriaren omenez eta emakumezkoen taldeari errekonozimentua atsedenaldian Carranza txapelketa irabazi ostean

Ikusi gehiago
“Entzun Athletic”: Entzun San Mamesen deiadarra
“Entzun Athletic”: Entzun San Mamesen deiadarra
2019ko abu. 16a10:00

“Entzun Athletic”: Entzun San Mamesen deiadarra

Familia zurigorriak emozioz bizi ditu Bartzelonaren aurkako partiduko aurretiko orduak eta horrela islatzen da bideoan

Ikusi gehiago