undefined

Aduriz eta Nuñez saritu ditu Onda Cero Bilbaok

Aduriz eta Nuñez saritu ditu Onda Cero Bilbaok

Athleticeko aldagelan esperientzia eta gazteria ongi uztarturik badaude, orduan ez da harritzekoa Onda Cero Bilbaoren Kirola Sarian Athletic Cluben ordezkaritzaren protagonismoa lantaldeko jokalaririk beteranoena eta gazteetako bat hartu izana.

Bilboko Club Deportivon ospatutako ekitaldian Aritz Adurizek eta Unai Nuñezek sariak jaso dituzte. Beraz, aurrelariak taldearen goleatzaile nagusia izateagatik beste bat gehitu du bere bilduma zabalean. Eta ez du amore emango azkena izateko. Saria jasotzerakoan aipatu duenez, bere lesiotik ahalik eta hobekien errekuperatzea eta saria errepikatzeko lehian behar bezala sartzea ditu helburu.

Unai Nuñezentzat estreinakoa izan da. Bere lehenengo urtean lehoiekin egindako jokoari esker azken denboraldiaren jokalaririk erregularrenaren saria jaso du, eta portugaletetar erdiko atzelariarentzat Athleticen lekua egiten jarraitzeko bide gogorra eta zailean pizgarria izan da.

Luis Fernando Baranda eta Gorka Acitores ekitaldiaren gidaritzapean, Aduriz eta Nuñez gainerako sarituekin kirol giroan murgildu dira. Besteak beste Joseba Etxeberria, Ibilbidearen Saria jaso duena, Omar Fraile txirrindularia, Zierbena Arraun Elkartearen arraunlariak edota emakumezkoen Lointek Gernika saskibaloi taldea.