undefined

Gaur… RCD Espanyol dugu bisitari

Gaur… RCD Espanyol dugu bisitari

RCD Espanyol, gaur dugun aurkaria, bisitari ospetsuenetarikoa dugu, izan ere 190 partida ofizial baino gehiagotan aurrez aurre izan dugu.

RCD Espanyol, gaur dugun aurkaria, bisitari ospetsuenetarikoa dugu, izan ere 190 partida ofizial baino gehiagotan aurrez aurre izan dugu.

Gaur gauekoarekin batera, 84 izango dira bi taldeon artean San Mamesen jokatutako Liga partidak. 1929ko otsailaren 17an, Bilbon jokatu den Ligako historiaren lehen partidaren aurkaria RCD Espanyol izan zela aipatzekoa da.

Bitxikeria bada ere, RCD Espanyol izan zen gure lehen aurkaria partida ofizial batean, 1902ko maiatzaren 13an, Koroazio Kopa txapelketan.
Kopan talde hau aurrez aurre izan genuen azken partida Katedralean, 2015eko otsailaren 11n, finalaurreko joanekoa izan zen eta banako emaitzaz amaitu zen.

Hain zuzen ere, partida honetako objektuak agintarien palkoan aurkeztuko dira: Sergio Garcia perikito kapitainaren elastikoa, eta partidaren baloia Adurizek sinatuta, 34 urte bete eta gola egin zuen egun berean. Objektu hauekin batera RCD Espanyolen 1969ko banderatxoa egongo da, orain dela berrogeita hamar urte gure Klubari eskainitakoa.