undefined

“Futbol totala, sarrera totala”

“Futbol totala, sarrera totala”

Athletic Clubek, mugikortasun urria duten bazkideez osatutako ‘Denon Athletic’-ekin batera, gizarteratze osoaren aldeko ekintzetan parte…

Athletic Clubek, mugikortasun urria duten bazkideez osatutako ‘Denon Athletic’-ekin batera, gizarteratze osoaren aldeko ekintzetan parte hartu du. CAFE (Centre for Access to Football in Europe) UEFA erakundeak babestutako erakundea da futbol zelaietan mugikortasun urria duten pertsonentzako eskuragarritasuna hobetzeko asmoz. San Mamesen III. CAFE Nazioarteko Mintzaldia egin zenez geroztik, Athletic Club hogeita hamar bazkidez osatutako “Denon Athletic”-ekin batera lanean dago bere beharrak hobetzeko asmoz. “Total Football, Total Access” (“Futbol Totala, Sarrera Totala”) da CAFEren leloa, eta Athletic Clubek ere bat egiten du horrekin. Benetako gizarteratzea sustatu nahi dute, Athletic Cluben kide izateko zein esparru eta leku desberdinetan egunez egun bizi ahal izateko dakarren eskarmentua hobetzeko.

Kontzientziazio aste honetan (“Week of Action”) antolatutako ekintzen artean, Athletic Clubek, mugikortasun urria eta desgaitasuna duten bazkideentzat zuzenduta, futbol zelai barruan eskuragarritasun eta erosotasun ataletan izandako hobekuntza nabarmenak erakusten dituen bideoaren bitartez parte hartu du. Adibidez, estadioaren inguruetan aparkalekuak jarri dira eta San Mameseko komunetan, denda ofizialean eta ambiguetan sarbideak hobetu dira. Hortaz, Klubek talde honen eskakizunak bere egin ditu bere gizarteratze osoan lagunduz.
Gainera, emakumezkoen zein gizonezkoen lehen taldeek bat egin dute aste honetan programaturiko ekintzekin.