undefined

“48.121: San Mamesen errekor baten historia” filmaren estreinaldia

“48.121: San Mamesen errekor baten historia” filmaren estreinaldia

Datorren martxoak 27, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan emakumezkoen Athletic Clubari buruzko “48.121: San Mamesen errekor baten historia” filma estreinatuko da.

Datorren martxoak 27, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan emakumezkoen Athletic Clubari buruzko “48.121: San Mamesen errekor baten historia” filma estreinatuko da. Emanaldia San Mameseko eraztunaren Ipar Aretoan egingo da eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Ikusleentzako sarbidea, arratsaldeko 18:15tik aurrera, 12. atean kokatuko da.

“48.121: San Mamesen errekor baten historia” dokumentalak Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Orueta Athletic Clubeko jokalari ohien bizipenak ditu ildo nagusitzat, eta joan den urtarrilaren 30an Atletico de Madrilen aurka Kopan San Maesen bildutako jendetza gogoangarriaren gertakaria ere aztertzen da. Azpimarratu gure Klubaren ekintza hau izan zela Atletico Madril bera edo Juventus bezalako taldeek gerora egindako ekimenen jatorria

Filmaren estreinaldian, besteak beste, Klubeko ordezkariak eta erakundeko ordezkaritza zabala izango dira. Bide batez, egungo emakumezkoen Athletic Clubeko jokalari ugari eta gure elastikoa jantzi duten hainbat futbolari ere bertan izango dira, emanaldiaren ostean antolatu den mahai-inguruan parte hartzeko.

Klubaren ekoizpen propioa den filmaren estreinaldia emakumezkoen taldea, berriro, San Mamesera itzuliko den aste garrantzitsu honetan biltzen da. Gogoan izan, igandean (13:00etan) Levante UD-ren aurka jokatuko den neurketan jasotako diru-bilketa osoa Athletic Clubak Bizkaian zehar banatuta dituen hitzartutako taldeen artean banatuko dela. Sarrerak lortzeko, sartu esteka honetan  https://t.co/U45ICiuymE?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=48-121-san-mamesen-errekor-baten-historia-filmaren-estreinaldia