undefined

Thinking-aren bideo laburpena

Thinking-aren bideo laburpena

Gizarte gai desberdinak jorratzen dituzten 9 luzemetrai ikusgai izan dituen Thinking Football nazioarteko jaialdiak, zinena…

Gizarte gai desberdinak jorratzen dituzten 9 luzemetrai ikusgai izan dituen Thinking Football nazioarteko jaialdiak, zinena eta futbola uztartzen dituen aste bizi bat eskaini ostean, ausnarketa egin eta datorren urteko edizioa prestatzen hasteko garaia da.

Jaialdiaren laburpen modura prestatu dugun bideoan argi ikusi daitekeen moduan, zinemaldiaren zazpigarren edizio honek aho-zapore gozoa utzi die ikusle zein antolatzaileei eta etorkizunera begira hobetzen jarraitzeko grina bizirik dirau. Athletic Club Fundazioak, Sala BBK-ren lankidetzarekin eta Euskaltelen babesarekin, Thinking Footballera hurbildu diren ikuslei guztiei bihotzez eskerrak eman nahi dizkie. Mahai-inguruetan parte hartu duten guztiei eta Thinking Football-en ekitaldietara etorri diren komunikabideei ere gure esker ona azaldu nahi diegu.

Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte!