undefined

Gaur Rayo Vallecano dugu bisitari…

Gaur Rayo Vallecano dugu bisitari…

Badira gaurkoarekin berrogei Athletic Clubek eta Rayo Vallecanok elkar jokatu dituzten partida ofizialak.

1977ko abenduaren 4an Madrilen jokatutako Liga partidan lehen aldiz indarrak neurtu zituztenetik, badira gaurkoarekin berrogei Athletic Clubek eta Rayo Vallecanok elkar jokatu dituzten partida ofizialak.

Betidanik San Mameseko harmailek gogoko dute Vallecaseko taldea, eta azken urteotan, Athletic utzi duten hainbat jokalari zuri-gorrik talde horretara joateko apustua egin dute. Hamaika lehoik hartu dute bide hori 1992an Andoni Ayarzak eta Pizo Gomezek talde madrildarrean debuta egin zutenetik. Izan ere, badaude Athleticen egungo lantaldean ‘zerrenda gorriko’ taldean iraganean aritu diren bi jokalari: Unai Lopez eta Garitanoren albokoa den Patxi Ferreira.

Gaur, Presidentetza-palkoan, Lehen Mailan Rayo egondako lehen denboraldiko oroigarriak ikus daitezke (1977-78): Vallecaseko taldeak Madrilgo partidan emandako plaka bat eta Bilboko partidaren Athleticeko buletin-aldizkari ofiziala, eta baita Patxi Ferreirak Museoari dohaintzan emandako Rayoren elastikoa ere (2001-02 denboraldia).