undefined

Walking Football: izena emateko epea zabalik

Walking Football: izena emateko epea zabalik

Athletic Club Fundazioa lanean ari da Bizkaiko adin nagusikoen artean kirol praktika sustatzeko proiektu bat abian jartze aldera.

Athletic Club Fundazioa lanean ari da Bizkaiko adin nagusikoen artean kirol praktika sustatzeko proiektu bat abian jartze aldera. Walking Football deritzona, parte-hartzaileen adinera egokitutako futbol modalitate bat da (50 urte gorakoentzat), Europan arrakasta handia lortzen ari delarik. Araudiaren arabera, ezin da korrikarik egin, ez eta baloia buru gainetik altxatu ere, eta kontaktua zigortzen da. Walking Football ekimenak adin nagusikoentzat arriskurik gabeko futbolaren praktika ziurtatzea du helburu.

Athletic Club Fundazioak Walking Football praktikatzeko jardunaldiak egingo ditu asteartetan, maiatzaren 21 eta 28an eta ekainaren 4, 11 eta 18an, 10:00etatik 12:00etara Lezamako kirol instalazioetan.

Jardunaldiak, modalitate hau probatu eta Athletic Club Fundazioak datorren 2019/20 denboraldian martxan ipiniko dituen Walking Footbal txapelketetako taldeetan izena eman nahi duten 50 urte baino gehiago dituzten pertsona guztientzako antolatu dira. Parte-hartzaileak adinaren arabera multzoka banatuko dira, eta taldeak mixtoak izango dira.

Guztiz doaneko jardunaldietan parte hartu nahi duen edonork [email protected] helbide elektronikoan maiatzak 15 (asteazkena) baino lehenago eman beharko du izena.