undefined

Zuri-gorri andana Valladoliden

Zuri-gorri andana Valladoliden

Athletic-zaleentzat gertuko bidaia izateaz gain, ostera atsegin eta ezagunenetakoa ere bada. Aspalditik denok genuen partida…

Athletic-zaleentzat gertuko bidaia izateaz gain, ostera atsegin eta ezagunenetakoa ere bada. Aspalditik denok genuen partida hau egutegian letra larriekin eta gorriz markatuta, izan ere, Liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta ez direnean, Athletic Clubaren jomuga nagusiena, Europan leihatzea alegia, eskura dauka Garitanoren taldeak. Hori dela eta, beste behin, Valladolidera egin beharreko bidaia ezinbestekoa bihurtu da zale zuri-gorrientzat eta inork ez du hutsik egin nahi.

Goizeko lehen orduetatik, gure koloreek puzelako hiriburua hankaz gora jarri dute, eta orduek aurrera egin ahala gero eta gehiago dira bertara hurbiltzen diren zuri-gorriak indarrak berritu eta gogo biziz Jose Zorrilla Berrira animotsu joateko.

Denboraldi honetako bidaiarik jendetsuenean, 1.500 zale baino gehiago izango dira gaur arratsaldean “hotza” ezaugarri nagusitzat duen zelaiaren harmailak berotzeko. Gaur, zalantza izpirik gabe, Gaztelako 20º eta zeru eguzkitsua baino gozoagoa izango da gure milaka zale zuri-gorriek koloreztatuko duten partida garrantzitsua.