undefined

Ligako igoera ikaragarriak ez du sari europarrik izan

Ligako igoera ikaragarriak ez du sari europarrik izan

Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka Sanchez-Pizjuan futbol zelaian. Ben Yedderrek eta…

Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka Sanchez-Pizjuan futbol zelaian. Ben Yedderrek eta Munirrek egin dituzte partidaren golak, biak zati bakoitzaren hondarrean.

Azken jardunaldiak gure taldeak abendutik hona egindako ikaragarrizko igoerari ez dio sari europarrik eman eta, gainera, beharrezkoa zen puntua azken uneotan eskuetatik ihes egin digu. Iñigo Martinezek langara errematatu du 92. minutuan eta kontraerasoan etxekoen bigarren gola heldu da.

Amaiera krudela bi zati izan duen lehiarako. Hasteko talde biek garaipena nahi zuten, baina errespetuz jokatu dute. Tamalez, 44. minutuan Dani Garciak erdiraketa bat gure aterantz desbideratu du eta Ben Yedderrek baloia sareetara bultzatzea baino ez zuen egin behar.

Txipa aldatuta erasokorrago agertu da gure taldea, baina urduritasuna eta eragin ezaren bitarteko nahasketak ez du etekinik eman burukada batzuetan.

Abagunerik garbiena arestian aipatutakoa da, baina Martinezen estreinaldia golegile moduan itxoin egin beharko du. Pena eta etsipena, Athleticek 2019an egindako lana sari potoloagoa merezi baitzuen, baina ez da horrela izan. Ea hurrengo denboraldian heltzen den ordainsaria.