undefined

Emakumezkoen Athletic Clubek azterketa medikoarekin amaitu du denboraldia

Emakumezkoen Athletic Clubek azterketa medikoarekin amaitu du denboraldia

IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitatean egindako azterketan denboraldi ostean eta oporrak hasi aurretik jokalarien osasun egoera…

IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitatean egindako azterketan denboraldi ostean eta oporrak hasi aurretik jokalarien osasun egoera aztertu da.

Joan den asteazkenean SD Eibarren aurka Euskal Herria Koparen finala jokatzeko txartela lortu ostean, emakumezkoen Athletic Clubeko jokalari guztiei IMQ Zorrotzaurre Klinikan denboraldiari agur esateko azterketa medikoak egin dizkiete.

Josean Lekue, Athletic Klubeko Medikuntza Zerbitzuko buruak, eta Pablo Aranda IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitatean arduradunak lehen taldeko 23 jokalariei egindako osasun azterketa sakona bideratu dute. Aipatutako azterketan, eta oporretan joan aurretik, denboraldi luze eta neketsu baten ostean futbolarien osasun egoera eta kirol errendimenduaren azterketa arduratsua egin da.