undefined

Garun-paralisia duten pertsonentzako lan saioak Lezaman

Garun-paralisia duten pertsonentzako lan saioak Lezaman

‘Garun-paralisi futbola’, gaixotasun hori edota garun-kaltea duten kirolarientzako futbol modalitatea da. Garun-paralisiaren buru arazoek gorputzaren…

‘Garun-paralisi futbola’, gaixotasun hori edota garun-kaltea duten kirolarientzako futbol modalitatea da. Garun-paralisiaren buru arazoek gorputzaren mugimenduetan eta giharren koordinazioan eragina dute, gaitasun funtzionala baldintzatuz.

Athletic Club Fundazioak, Haszten, Aita Menni eta Bidaideak  elkarteekin elkarlanean, futbol modalitate honen bi lan saio antolatu ditu hurrengo denboraldirako aurreikusi diren jardueren artean sartu ala ez aztertze aldera.

Jomuga garun-paralisia edota garun-kaltea dutenentzat zuzendutako futbol entrenamendu bat astean behin edo hamabost egunez behingo antolatzea litzateke.

Pablo Haszten-eko kirol teknikariak aipatu duenez: “Helburua aukera-berdintasuna mundu osorako sortzea da, izan ere, kirol jarduera eta ariketa fisikoak normalkuntzarako oinarrizkoak izateaz gain psikomotrizitatea hobetzeko eta errealizazio pertsonalerako guztiz onuragarriak dira.”

Garun-paralisia dutenen seme-alaben familientzat, kirol desberdinak ikasteko gizarte inklusibo batek eskatzen duen kirol eskaintza zabaltzeko jarduerak antolatzea beharrezkoa da.