undefined

Athletic Club, ‘V. Guztiok Gara Estudiantes Sarien’ balioengatik saritua

Athletic Club, ‘V. Guztiok Gara Estudiantes Sarien’ balioengatik saritua

Aitor Elizegi presidente zuri-gorriak, kolegio-erakundearen balore berberak partekatzen dituzten pertsonei eta erakundeei ematen zaien saria hartu du

Aitor Elizegi presidente zuri-gorriak, kolegio-erakundearen balore berberak partekatzen dituzten pertsonei eta erakundeei ematen zaien saria hartu du

Athletic Clubekin batera, Juan Carlos Navarro saskibaloilari ohia, Carlos Sainz auto-gidaria, Isabel Gemio Fundazioa, Tamara Echegoyen, ‘Abuso Fuera de Juego’ kanpaina, LUCA eta Alfredo Relaño saritu dituzte Madrilen ospatutako ‘V. Guztiok Gara Estudiantes Sarien’ ekitaldian.

Sari-banaketa honen bitartez, kolegio-erakundeak talde madrildarrari berezia eta bakarra egiten dioten baloreak partekatzen dituzten pertsonak eta erakundeak aintzat hartzen ditu.

2019ko ‘Guztiok Gara Estudiantes’ sariak, Juan Carlos Navarro legendazko saskibaloilariarentzat;

Athletic Club futbol talde bilbotarrarentzat; Carlos Sainz rallyetako auto-gidariarentzat, Isabel Gemio Fundazioarentzat; Tamara Echegoyen estropadalari olinpikoarentzat; Kirol Kontseilu Nagusiaren ‘Abuso Fuera de Juego’ kanpainarentzat; LUCA Telefonikaren datu-unitatearentzat, eta Alfredo Relaño kirol kazetariarentzat izan dira.