undefined

Elizegi, Mirandarentzat garrantzitsua den astean, Athletic Cluben ordezkari

Elizegi, Mirandarentzat garrantzitsua den astean, Athletic Cluben ordezkari

Presidente zuri-gorria, hiri baten garapen ekonimokian futbolak duen garrantziaz aritu da.

Presidente zuri-gorria, hiri baten garapen ekonimokian futbolak duen garrantziaz aritu da.

Futbolaren Bigarren Maila profesionalera itzultzeko ametsetan dagoen Mirandarentzat garrantzitsua den aste honetan Athletic Clubak ordezkaritza bidali du Burgoseko hirira. Aitor Elizegi Presidenteak “Miranda, futbola eta hiria” jardunaldien bigarren edizioan hartu du parte, non Athletic Fundazioa oinarri hartuta bertan bildutako laurogei lagunei gure proiektuaren aurkezpena egin dien. Eskualdeko enpresaburu garrantzitsuenen aurrean hiri baten garapen ekonomikorako futbolak duen garrantziaz aritu da bilbotarren gorengo ordezkaria.

Elizegi Presidenteak 2012. urteko Kopa finalaurreko zirraragarria ekarri du gogora non “Bilbon zein Mirandan anfitrioi lana egiteko aukera izan genuen”, eta futbolaz hitz egitean “joko honek kontzientziak, mezuak eta hiriak batzeko balio du” adierazi du. “Gure helburua Athletic Cluben elastikoa, lortzen dutenek baino, gehiagok janztea da” azpimarratu du lehen taldera iristeko borrokatzen duten gazte eta familiak gogora ekarrita.

Elizegik, Mirandes taldeko presidente den Alfredo de Miguel jaunari Lehen Taldeak sinatutako elastiko bat oparitzeaz gain, Aitana Hernando Mirandako alkateari margo batean oinarritutako oroigarri bat eman dio, Deportivo Alaveseko presidente izandako Gonzalo Anton eta 2004ko gure elastikoa diseinatu zuen Dario Urzay artistaren aurrean. Aitor Elizegik “urtero hobetzea izan behar du gu guztion helburua” hausnarketa utzi du bertara gertutaru diren lekukoei agur esan aurretik.