undefined

Angel Villacampa: “Klub hau bakarra da”

Angel Villacampa: “Klub hau bakarra da”

Athletic Club-eko emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria Elizegik eta Joseba Agirrek lagunduta egon da San Mamesen.

Angel Villacampa hasi da Athletic Club-eko emakumezkoen lehen taldean lanean. Nahiz eta taldea uztailaren 19an itzuliko den lanera, entrenatzaile berriak egin du bere aurkezpen ofiziala San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Bertan, Joseba Agirre, emakumezkoen kirol zuzendari berria eta Aitor Elizegi presidentea izan dira entrenatzailearekin.

Klubeko presidenteak egin ditu aurkezpenak “bientzat lehenengo eguna zela” gogoratuz, Joseba eta Angel, Emakumezkoen liga irabaztea zer den dakiten bi entrenatzaile. “emakumezkoen futbola bikain ezagutzen duen entrenatzaile honi ongi etorria eman nahi diot”. Aldi berean, Joseba Agirrek ere, “debut” biak lotu ditu: “niretzat ohore handi bat da nire ibilbide berria hastea Angel-en aurkezpen honekin. Bere etorrera oso erraza izan da, eraztasun asko ipini dituelako. Proiektuan sinistu du baina batez era, gizon oso profesionala da. Eskerrik asko proiektuan sinistearren, jokalariengan sinistearren”.

Angel Villacampa lehen aldiz entzteko aukera heldu da, Aitor Elizegi eta Joseba Agirreri eskerrak emanaz beragan jarritako konfiantzagaitik proiektu honetarako. “presidenteari eta Josebari eskerak eman. Erronka honek duen maila ematea espero dut, klub hau bakarra da eta pribilegiatua naiz hemen nagoelako. Athletic-ek dituen baloreak zelaian transmititzea nahi dut. Batez ere, hasieratik trasmititzea. Sentzu horretan bai buzti naiteke, nire hitza ematen dut taldeak ez duela inor axolagabe utziko”.

Gero, Bibiane Schulze jokalariaren fitxaketa baloratzea tokatu da, bere formakuntzan jarraitzeko B taldera heltzen den jokalaria: “fitxaketa bera bakarrik sartzen da filosofian. Bere familia sartzen da , bere ibilbidea, Athletic-en ganeko ezagutzarekin, kamiseta honekin jokatzeko dituen gogoekin, armarriarenganako errespetuagaitik. Klub honen filosofía ulertzen duelako sartzen da batez ere. Filosofia ez da idazten proiektua ahultzeko, indartzeko idatzi zen, eta klub hau indartzeko idazten jarraituko da, etorkizunean, kamiseta eta armarri hau jazten dutenek zer esan nahi duen uler dezaten”. Bibiane eta bere familiaren kasua da.

“20 urteko neska baten kasua, Ispasterren bizi, Bizkaian; iloba, alaba… ez dut debatea ulertzen. Bai ulertzen dut Athletic-en filosofiaren debatea, beti izango delako baina gogoratu nahi dut, gu indartsuago egiteko dela debatea. Hori ona da, gizartean daukagun aberastasuna eta futbola ulertzeko konpromisua mantentzeko. Baina debatea zabaltzea ezer ez dagoenean, batzuetan artifizial ikusten dut. Ibilbide justua da, familiarena, inguruarena eta armarri hau eramateko merezimentu guztiak egin dituen pertsonarena. Klubak etxeko jokalari baten nahia defendatu behar du, jokalari euskalduna, Bizkaiko jokalaria, Athletic-en hasi eta jokatu nahi duena. Bidean jokalari honek galtzeak ahuldu egiten gaituela deritzot”.