undefined

CD Basconiak Hirugarren Maila gogor bati egingo dio aurre

CD Basconiak Hirugarren Maila gogor bati egingo dio aurre

Sodupe UC izango da Patxi Salinasen taldearen ligako lehen aurkaria, gaur 18.00etan Artunduagan

Bigarren B Mailan bezala, Hirugarren Mailak ere bere denboraldiari hasiera emango dio asteburu honetan. CD Basconiaren kasuan debuta gaur, larunbata 18.00etan, izango da Artunduaga zelaian Soduperen kontra.

Denboraldi-aurreak emaitza onak utzi ditu Patxi Salinasek zuzendutako taldean. Entrenatzailearen lehenengo denboraldia da talde honekin eta denboraldi-aurreko zortzi partidu jokatu ondoren honako emaitzak izan ditu: lau garaipen, hiru berdinketa eta porrot bakarra.

Maila gogortu egin da denboraldi honetan, SCD Durango, SD Gernika eta CD Vitoria taldeak Bigarren B Mailatik jaitsi ondoren. Gainera, pasa den denboraldian play offa jokatu zuten lau taldeetatik, bat bakarrik –Deportivo Alaves B taldeak– lortu zuen igoera. Egoera honek IV multzoaren maila asko gogortzen du.

HIRUGARREN MAILAKO EGUTEGIA 2019/2020