undefined

Bilbao Athletic XIX. Garikoitz Memorialeko irabazlea

Bilbao Athletic XIX. Garikoitz Memorialeko irabazlea

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak garaipena lortu du (2-0) Zalla UC taldearen aurka, Lezaman larunbatean, Salamanca CF hartu aurretik

Athletic Clubeko filialak garaipena lortu du Landaberri futbol zelaian jokatu den lagunarteko partiduan. Garikoitz Esnal, kotxe istripu batean hil zen talde bietako jokalari ohia omentzeko izan da partidua.

Lehenengo zatian, Bilbao Athletic izan da nagusi jokoan baina ez da golik izan, batez ere, Zalla UC taldeak maila ona eman duelako eta aurkariaren erasoak eutsi dituelako. Golak bigarren zatian heldu dira, Ruben Azconak 67. minutuan eta Victor San Bartolomek 83. minutuan sartutako golak hain zuzen ere.

2.B mailako II. multzoko denboraldia lau punturekin hasi ostean lehenengo hiru jardunaldietan, Bilbao Athleticek Salamanca CF UDS hartuko du asteburu honetan Lezamako instalazioetan.

FITXA TEKNIKOA

Zalla UC: Arkaitz, Gaizka, Jagoba, Larrañaga, Iban, Bismark, Ayoub, Felipe, Gamarra, Edison eta Jones.
Bilbao Athletic: Iru; Areso, Paredes, Murua, Imanol; Bernaola, Prados, Salado; Artola, Baque eta Cordoba.
Bigarren zatian atera dira Sillero, Luengo, Salvador, Rudi, Azcona, Morcillo eta San Bartolome.
Golak: 0-1: Azcona 67’, 0-2: San Bartolome 83′.