undefined

Garaipenaren bidera emakumezkoen taldeak

Garaipenaren bidera emakumezkoen taldeak

Villacamparen taldeak derbia irabazi du 0-2 Nekane eta Maria Diazen golei esker

Athleticen emakumezkoen taldeak Errealaren aurkako derbia irabazi du Primera Iberdrola txapelketako bostgarren jardinaldian. Zurigorriak azkeneko partidu biak galduta eta Erika Vazquez, Lucia Garcia eta Yulemaren bajekin heldu dira partidu honetara,

Athletic norgehiagokak merezi zuen moduen heldu da Reale Arenara. Partidua hasi bezain laster Nekanek ireki du markagailua Azkonaren pasea aprobetxatuz. Golarekin, konfiantza gehiagorekin jokatu dute zurigorriek eta etxeko taldea ez da kapas izan aukera garbirik sortzeko. Erritmo handiko partiduan, Quiñones atezainak ondo erantzun beharra izan du Eunateren aukera bitan. Erreala aurkariaren areara hurbiltzen saiatu da baina Athlaticek ez du arazorik izan markagailuan abantaila mantentzeko atsedenaldira heldu arte.

Bigarren zatiaren hasieran, etxeko taldea izan da Ainhoaren ate aurrean arriskua sortzen, gaurko ezusteko nagusia Athleticen hamaikakoan. Baina Villacamparen taldea sendo agertu da defentsa lanetan eta baloi jabetzan. Etxekoen kontrola handitzen joan da eta zurigorriek lerroak atzeratu behar izan dituzte eta Ainhoak geldiketa bikainak egin.  Bigarren zatiak aurrerantz egiten zuen bitartean, Errealaren baloi jabetzak beherantz egin du eta Athleticek hartu du partiduaren kontrola. Maria Diazek, jaurtiketa gurutzatu batekin 88. minutuan, erabakita utzi du derbia eta zurigorriek partidurik galdu gabe jarraitzen dute Reale Arenan eta hurrengo partiduei begira oso garrantzitsuak izango diren hiru puntu lortu dituzte gaurko egunean.