undefined

Lekue: “Gure jokoarekin konbentzituta gaude”

Lekue: “Gure jokoarekin konbentzituta gaude”

Atzelari zurigorria baikor dago Valladoliden partidaren aurrean, “Liga hasierako dinamika ona” berreskuratzeko

Iñigo Lekue izan da protagonista Lezamako prentsa aretoan, Athleticen asteko azkenaurreko entrenamenduaren ondoren. Zurigorriek igandean jokatuko dute San Mamesen (18:30) Valladoliden aurka, eta Lekuek “arriskutsutzat” jo du. Atzelari bilbotarrak horrela aztertu ditu putzelarrak: “Oso ondo jokatzen dute pilota, eta kalitate handiko jendea dute goian, batez ere hegaletan, barrurantz ondo sartzen diren hegaleko azkarrekin atea bilatzeko“.

Lateralak ez du epe luzerako helbururik markatu nahi izan taldearentzat, eta nahiago du igandeko norgehiagokan zentratu azken bi emaitza txarren ondoren: “Dinamika ona berreskuratu nahi dugu. Are gogo handiagoa dugu geldialdi honen ondoren eta liga hasierako sentsazioetara itzuli nahi dugu. Aldagelan ez dute eraginik izan bi porrot horiek, gure jokoarekin ziur gaude, nola entrenatzen dugun eta partidak nola prestatzen ditugun. Etxean indartsu gaude eta aurrera joateko mentalitatearekin aterako gara “.