undefined

“San Mameseko Athletic fidagarria ikus dadila”

“San Mameseko Athletic fidagarria ikus dadila”

Gaizka Garitanok Valladoliden aurka bere taldearen aurpegirik onena ikustea espero du: “Erasoko jokoa nabarmendu dugu, eta berriro gola lortzea espero dugu” 

Athleticen azken entrenamendua baino lehen eta biharko Real Valladoliden aurkako partidurako (San Mames, 18:30etan) ezagutzera emango duen deialdiaren aurretik, Gaizka Garitano lehen entrenatzaile zuri-gorriak partiduaren aurreko prentsaurrekoa eskaini du. Garitanok Ibairen eta jada ezagutua zen Yuriren bajak baieztatu ditu, eta ez du etorkizuneko helburuez hitz egin nahi izan. Hain zuzen ere, pucelatarren aurkako partidan jarri du atentzioa: “Gure helburu nagusia bihar irabaztea da”.

Teknikari zuri-gorriaren ustez, “Valladolid atzean oso ondo ixten den taldea da, eta gero abiadura eta kalitatea ditu kontraerasoan. Badaki baloia jokatzen Oscar Plano eta Michel bezalakoekin, asko hazi den taldea da eta etxetik kanpo ia erosoago jokatzen du”.

Garitanok espero du azken bi porroten ostean, golik gabe Valentziaren eta Celtaren aurka, hamabost eguneko etenaldian egindako lana emankorra izan dadin: “Bi aste hauetan erasoko jokoa nabarmendu dugu, azkenengo partiduetan zelaiko azken heren horretara heltzea pixka bat gehiago kostatu zaigu: erdiraketetan, errematea, jokalariekin gora iristean eta azken metro horietako mugimenduetan. Ea bihar golak egin ahal izateko zortea dugun”.