undefined

Zorterik gabeko berdinketa

Zorterik gabeko berdinketa

Athleticek gertu izan du garaipena, baina Simonen eta Iñigoren arteko zorterik gabeko jokaldi baten ondorioz, bi puntu galdu ditu

Mutu. Horrela gelditu da San Mames Athletici garaipena ihes egin diola ikustean. Simonen eta Iñigoren arteko zorterik gabeko jokaldi baten ondorioz, zuri-gorriek bere atean sartu dute gola eta urrezko bi puntu galdu dituzte. Europako postuetatik hurbil jarraitzen du Athleticek. Goiko postuetara lotzeko aukera ederra galdu dute gaur lehoiek.

Ondo hasi dute partida, baloia bizkor mugitzen. Abaguneak bata bestearen atzetik etorri dira: Yeray eta Cordobaren burukadak eta Raul Garciarena saiakera, Muniainen jokaldi on baten ondoren. Bere jaurtiketa ondo gelditu du Masipek. Kanpokoen atezina erabakigarria izan da gaurkoan.

Valladolidek ez du arrisku handirik sortu lehen zatian, baina abisua eman du Ernes Unalen jokaldi batekin. Simonek ondo eutsi dio eta ezerezean utzi du Yerairen akatsa. Athleticen gola Williamsek sartu du, aurrelariaren denboraldiko bigarrena. Bere abiaduraz baliatu da Valladoliden jokalariak atzean utzi eta Unai Lopen pase luzea harrapatzeko. Masipi izkin egin eta bikaintasunez zulatu du Valladoliden atea.

Kanpoek nahi bai, baina ezin izan dute min handirik egin, zorigaiztoko jokaldia gertatu den arte, 71. minutuan. Muniainek azken abagune bat izan du, baina bere jaurtiketa ondo gelditu du Masipek.