undefined

Estatutuen erreforma egiteko prozesua aurrera doa

Estatutuen erreforma egiteko prozesua aurrera doa

Botoa eman duten bazkide konpromisarioen %68k Athleticen estatutu sozialak aldatzearen alde egin dute

Batzar Nagusiak, gai-ordenaren Hirugarren puntuari dagokionez egindako bozketaren ostean, Athletic Club erakundearen estatutu sozialen edukia aldatzeko prozesu bat irekitzea erabaki du. Bazkide konpromisarioen % 68-k aldeko botoa eman du; % 26-k aurkakoa; %11-k zuriz bozkatu dute; 11-k boto nulua eman dute, eta 13 abstenitu egin dira. Beraz, ondoren, Estatutuen Erreforma Proiektua idazteko ardura izango duen Batzordea izendatu da, gai-ordenaren Laugarren puntuan zegokion moduan.

Batzorde horretako kide izateko aukeratutako bi bazkide konpromisarioak Gorka Cubes (162 boto) eta Josu Arteta (149 boto) izan dira*. Ana Urquijo Elorriagak eta Aner Uriarte Codonek, Zuzendaritza Batzordeak izendatutako bi bazkideek, osatuko dute Batzorde hori, Aitor Elizegi presidentearekin batera, Athletic Clubeko Estatutu Sozialak Erreformatzeko Proiektu batera eramango duten hurrengo urratsak emateko.

Era berean, eta gai-zerrendako bosgarren puntuari dagozkion jarraibideei jarraituz, Batzarrak Apelazio Batzordeko kide berriak berretsi ditu, esku hutsezko bozketa bidez. Hauek dira: Jon Ander Gamboa Aguirre, Iñigo Urrutia Serrano, Iker Marcos Angulo, Gorka Gainza Martín eta Francisco Javier Barco Hurtado.


* Estatutuak erreformatzeko proiektua idazteaz arduratuko den batzordea hautatzeko bozketak:

Gorka Cubes San Salvador del Valle – 162 boto
Josu Arteta Pujana – 149 boto
Jose Ignacio Ormaetxe Kortajarena – 125 boto
David Salinas-Armendariz Gonzalez de Urbina – 85 boto
Gontzal Fresno Astorki – 83 boto
Xabier De la Torre Larrabide – 79 boto
Maria Teresa Ruiz Garcia – 43 boto
Oskar Diez Ayo – 39 boto
Jose Manuel Perez Ortiz de Mendibil – 37 boto
Igor San Roman Matxain – 32 boto
Jose Antonio Peñafiel Sagastume – 7 boto