undefined

Garitano: “Gola sartzea kostatzen zaigu”

Garitano: “Gola sartzea kostatzen zaigu”

Entrenatzaile zuri-gorria ez da “batere pozik” azaldu emaitzarekin, baina taldeak egin duen ahalegina nabarmendu du

Emaitzarekin “batere pozik” ez dagoela onartu du Gaizka Garitanok. “Ez litzateke bidezkoa izango partidaren balorazioa emaitzari bakarrik begiratuta egitea. Gure jokalariek dena eman dute eta ondo aritu da partidaren une askotan. Asko hurbildu gara euren areara, lehenengo 20 minutuetan batez ere, baina horra helduta jokaldiak bukatzea falta zaigu. Valladolidek ez du abagunerik sortu. Lehen zatiko aukera bakarra gure akatsaren ondorioz izan dute, eta gola zorigaiztoko jokaldia izan da. Ondo bukatu dugu partida, baina asko kostatzen zaigu gola sartzea“, azaldu du entrenatzaileak.

San Mamesen bigarrenez jarraian ezin irabaztea deitoratu du Garitanok: “Lur jota gaude. Ez dugu irabazi, nahiz eta gaurkoan hala merezi izan dugu. Badakigu bolada zaila izaten ari dela, lau jardunaldi garaipenik lortu gabe, baina halako egoeretan ere alde positiboa ikusi behar dugu. Oso ondo aritu gara partidako momentu askotan“.