undefined

“Gaur ikusi dira Athletic honen erasoko aukera guztiak”

“Gaur ikusi dira Athletic honen erasoko aukera guztiak”

Gaizka Garitanok bere futbolari guztien lana azpimarratu du San Mamesen Levanteren aurka markagailua iraultzeko

Datorren asteko Ligako etenaldira 20 punturekin joatearekin pozik, Gaizka Garitanok Athletic Clubek Levante UDren aurka San Mamesen lortutako garaipena aztertu du: “Orain arte ez genekien markagailuan galtzen joatea kudeatzen. Burua hotzago mantendu behar genuela hitz egin genuen eta horregatik saiatu gara baloia beti jokoan egon zedin, nagusi izaten ari ginelako”.

Garitanok bere taldearen errendimendua azpimarratu du erasoan, 23 errematerekin: “Gaur ikusi dira hegaleko abiadura, barruko jokoa Unai eta Ikerrekin elkartuz eta baita zuzenagoak izatea ere, San Jose bezalako jokalari altuekin baloi geldietan. Taldearen erasoko aukerak oso ondo tartekatu ditugula uste dut”.