undefined

Letrak eta Futbola jaialdiaren hasiera

Letrak eta Futbola jaialdiaren hasiera

Valdano eta Benjamín Pradok inauguratuko dute Letrak eta Futbola ekimenaren X. edizioa. San Mamesen izango da, zazpietan

Jorge Valdano argentinar jokalari ohiaren eta Benjamín Prado madrildar idazlearen arteko elkarrizketa bat izango da, Miguel Aguilarren moderazio lanarekin. Erdiguneko Ekialdeko Aretoan izango da Athletic Club Fundazioak antolatutako futbol eta literaturari buruzko topaketa hau. Estadioko 14. Atetik izango da sarbidea, eta bertaratutakoek garagardo bat hartu ahal izango dute doan, San Miguel etxearen eskutik.

Jorge Valdano (Santa Fe, Argentina, 1955) oso ezaguna da kirolaren munduan, bai jokalari gisa, baita entrenatzaile gisa ere. Gainera, aitzindaria izan da gaztelaniazko letren munduan futbolaren gaiaz hitz egiten. Bestalde, Benjamín Prado (Madril, 1961) nobelista, saiakera idazlea eta poeta da, eta hainbat abeslarirentzako abestiak ere idatzi ditu, hala nola Joaquín Sabina eta Coque Mallarentzako.