undefined

Giltzarrapoa atean

Giltzarrapoa atean

Athleticek bere historiako markarik onena egin du jasotako golei dagokienez: 8 gol 13 partidatan

Athleticek defentsa arloan historia egiten jarraitzen du. LaLiga Santanderren heren bat jokatuta, bere ibilbide osoko markarik onena lortu du jasotako golei dagokienez. Garitanoren taldeak 8 jaso ditu 13 partidatan. Getafek, Leganesek, Valentziak, Celtak, Valladolidek eta Levantek behin bakarrik zulatu dute zuri-gorrien atea eta orain arte Atletico Madrilek bakarrik lortu du Athletici gol bat baino gehiago egitea.

1969-70 denboraldian, Ronnie Allen entrenatzailea zela, 9 gol jaso zituen Athleticek 13 partidatan. 84-85 denboraldian 10 tanto jaso zituen partida kopuru bera jokatuta eta 1970-71 denboraldian 11. Talde osoak egindako lanari esker, sei partidatan atea hutsean uztea lortu du Athleticek.

Gainera, Unai Simonek LaLigako koefizienterik onena du. Atezaina arabarra, esparru honetan, liderra da 0,58ko koefizientearekin eta haren atzetik dira Jan Oblak (0,62) eta Thibaut Courtois (0,70).