undefined

Letrak eta Futbola ekimenaren bigarren hitzordua

Letrak eta Futbola ekimenaren bigarren hitzordua

José Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos eta Miqui Otero literatura eta futbolari buruz arituko dira solasean San Mamesen

José Roberto Torero (Santos, Brasil, 1963) idazleak 39 liburu idatzi ditu, horietako 22 haurrentzat, horien artean “Una historia de fútbol”, bi milioi ale baino gehiago salduta. Gaur San Mameseko Ekialdeko Aretoan egongo da (sarbidea 14. Atetik). Berarekin batera izango dira Herralde 2016 saria irabazitako Juan Pablo Villalobos (Guadalajara, Mexiko, 1973), “No voy a pedirle a nadie que me crea” liburuaren egilea; eta Miqui Otero (Bartzelona, 1980), “La cápsula del tiempo” nobelaren idazlea, Rockdelux aldizkariak 2012an urteko liburu gisa aukeratu zuena.

Sarrera librea izango da lekua agortu arte. Beste hitzorduak bezala, erdiguneko eremuko Ekialdeko Aretoan izango da. 14. atetik sar zaitezkete, eta San Miguel etxeak garagardo batera gonbidatuko du nahi duen guztia.

Atzoko jardunaldiari buruz
Bestalde, Jorge Valdanok, Benjamin Pradok eta Miguel Aguilarrek Letrak eta Futbolaren X. edizioa inauguratu zuten atzo, futbola eta literaturari buruzko solasaldi batekin San Mamesen. Lehenago, Foru Liburutegian, Oscar de Marcosek Togori buruzko Irakurketa Klubean parte hartu zuen, jendearentzat irekia zen topaketa batean. Lekua aurretik bete egin zen.