undefined

Ane Azkona, kompromisoaren adibide

Ane Azkona, kompromisoaren adibide

Jokalari nafarra funtsezkoa izan zen pasa den asteburuan B taldeak Barçaren aurka markagailuari buelta emandako partidan, Iraia Iturregiren aginduetara jokatu zuen lehena, alegia.

Joan den asteburuan Ane Azkonak bi gol sartu zituen, eta asistentzia bat eman zuen Ipar Iberdrola Erronkaren 9. jardunaldian. Bere lan onari esker Athletic Club B taldeak Bartzelona B-ren aurrean buelta eman zion markagailuari euri zaparrada handi baten azpian. Iraia Iturregiren jokalariek 3-1 irabazi zieten kataluniarrei, eta orain laugarren postuan daude bigarren sailkatuarekin berdinduta. Azkonak, B taldearen fitxarekin, eskumendekoarekin jokatu zuen denboraldiko lehen partida. Hain zuzen ere, Maite Oroz eta Damaris Egurrolarekin batera Espainiako Promesas selekzio berriarekin kontzentratuta egon zen astean.

Aurrelaria lehen taldeko nabarmenetako bat izaten ari da. Talde zuri-gorriaren bajak aprobetxatzen jakin izan du; izan ere, Real Betisen aurka lortutako golarekin eta asistentziarekin lagundu du. Hala ere, nafarrak dena ematen du eskumendekoarekin jokatzea egokituz gero; Oihane Valdezate eta Oihane Hernandez bigarren taldean fitxa duten jokalariekin ere partekatzen du egoera hori. Konpromisoaren adibide da Azkonarena, pozik ekin baitio bere denboraldi hasiera bikainari.