undefined

Garaipen ugari gure harrobian

Garaipen ugari gure harrobian

Etengabeko prestakuntza prozesuaren barruan, Athletic Clubeko harrobiak asteburu ona izan du ere emaitzei dagokienez

LaLiga Santanderreko geldialdiak eta Iberdrola Lehen Mailako grebak, gure lehen bi taldeetako inork ez jokatzea eragin zuten joan den asteburuan. Hala ere, gure klubeko harrobia osatzen duten taldeek jokatu dituzte euren ligako konpromisoak.

Bilbao Athletic Bigarren B Mailako II. multzoko liderra da beste astebetez Unionistas FC-ri 4-1 irabazita, Morcillo, Baque, Luengo eta Saladoren golei esker. CD Basconiak Patxi Salinasen urtebetetzea ospatu ahal izan zuen bere entrenatzaileari garaipena eskainiz Cultural Durango 1-0 mendean hartuta Artunduagan, Nuñezen golarekin.

Gazteak A taldeak garaipena lortu zuen Lezaman Real Sociedadi markagailuan buelta emanda eta 3-1 irabazita Ohorezko Mailako 11. jardunaldian; Iñigo Lopez, birritan, eta Lopez Goti izan ziren golegileak. Nazio Ligan, gure Gazteak B taldeak 0-4 jipoitu zuen Antiguoko KE B, Luis Bilbaoren (2) eta Unai Gomezen eta Ibai Sanzen golei esker.

Kadete A taldeak 5-2 irabazi zion SD Eibarri Aser (2), Vega, Ieltxu eta Ibon Sanchezen golei esker, eta Euskal Ligaren liderra da 10. jardunaldiaren ostean. B taldea ere lehen postuan dago Ohorezko Mailaren sailkapenean, 7. jardunaldian Urdanetari 3-0 irabazi ondoren, Gaizka Alboniga-Menor, Peio Canales eta Junior Bitaren golekin.

Emakumezkoen Athletic Club B taldea 0-3 nagusitu zen Lugon Peluqueria Mixta Friol-en kontra Ipar Iberdrola Erronkaren 10. jardunaldian; Marianak, Amaiurrek eta Naroak lortu zituzten golak. Emakumezkoen Athletic Club C taldeak eta Kadeteak ere euren futbol partidak irabazi zituzten, AD Berriotxoa eta Bizkeneskak taldeen aurka, hurrenez hurren.