undefined

“Prest gaude aurrerapauso hori emateko”

“Prest gaude aurrerapauso hori emateko”

Ibaik etxetik kanpoko lehen garaipena lortu nahi du igandean Sadarren, “konfiantza handia duen eta zenbaki oso garrantzitsuak lortzen ari den” aurkari baten aurka

Hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, nazioarteko partidengatik Ligan egindako etenaldia aprobetxatuz, Athletic Lezamako entrenamenduetara itzuli da, igandean Sadarren (14:00etan) Osasunaren aurka jokatuko duen norgehiagokan ikusmira jarrita. Saioaren ostean, Ibai Gomezek etxetik kanpo garaipena lortuko duela uste du, hau da, Ligatik kanpo zuri-gorriek lortzen duten lehena: “Taldea prest dago aurrerapauso hori emateko: etxetik kanpo lehen garaipena lortu. Partida onak egiten ari gara azken bolada honetan, eta etxean kanpoan talde bera izateko lanean ari gara; uste dut horretarako pausoak eman ditugula dagoeneko”.

Garaipenean konfiantza izan arren, Santutxukoak igandeko aurkariaren potentziala aitortu du, bereziki bere estadioan: “Badakigu partida zaila izango dela, Osasuna zenbaki oso garrantzitsuak egiten ari delako Sadarren. Sekulako giroa dute etxean, eta konfiantza handiarekin daude. Guk ausartak izan behar dugu Levanteren aurka izan ginen bezala, guri gol aukerak egiteko talde zaila izaten jarraitu eta gureak aprobetxatu. Edozein futbolariri jokatzea gustatzen zaion partida horietako bat da”.